Diputatuen kontseiluak 2025eko abenduaren 2ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko abenduaren 2ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/12/02

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Adierazpen instituzionala. 2025eko Euskararen Nazioarteko Eguna.
- Lankidetza hitzarmen hau aldatzea eta luzatzea: Mubil Fundazioarekin eta Massachusetts Institute of Technology erakundearekin sinatu beharrekoa City Science Lab Gipuzkoa eratzeko.
- Lankidetza hitzarmen hau onestea: Euskorpora Elkartearekin, Euskorpus proiektuaren barruan, edukiak eta metadatuak lagatzeko, euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Hitzarmen honen aldaketa eta gehigarria onestea: TECNALIA Research & Innovation fundazioarekin sinatutako hitzarmena, Eskuzaitzetan eraikin berri bat eraikitzeko.
- Salgaiak garraiatzeko ibilgailuen gurpilak aldatzeko laguntza programako 2025eko deialdia (kreditua handitzea).
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Zarauzko Iturribide kaleko 12. zenbakian dagoen lokala erabiltzeko eskubidea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentutik desatxikitzea eta ontzat ematea Zarauzko Udalak aldez aurretik suntsiaraztea lokalaren erabilera-lagapen kontratua.
- Hitzarmen honen Plan Ekonomikoaren eguneraketa onestea: Donostiako Loiolako Erriberako aldagunea finantzatu eta eraikitzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin, Euskal Trenbide Sareakin eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresa-erakunde publikoarekin sinatutakoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 22/2025 Foru Dekretua, abenduaren 2koa, maiatzaren 9ko 1/2025 Foru Araua partez garatu eta zenbait erregelamendutan aldaketak sartzekoa.
- Konpromiso kredituen sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen sorrerak Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea eta konpromisu kredituen transferentzia egitea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko errepideetako neguko bidezaintzarako urgarrien hornidura. Aldez aurreko tramitazioa.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- BSTK Fundazioaren 2025. urteko ekarpena onestea.
853