Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2025eko azaroaren 18ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko azaroaren 18ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/11/18
Diputatuen kontseiluko partaideak

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Villabona-Irura bizikleta eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko obren proiektu aldatua (I-3 ibilbidea: Donostia-Beasain).
  • Kontratazio espediente hau aldatzea: Villabona-Irura bizikleta eta oinezkoentzako bidea (I-3 ibilbidea: Donostia-Beasain) eraikitzeko proiektu aldatuaren obrak.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Zuzentzea Urretxuko Udalaren alde emandako dirulaguntza zuzena "Pasionistak" eraikina eraberritzeko.
  • Zerbitzu kontratu honen hirugarren aldaketa onestea: Lasarte-Oriako Atsobakar adineko pertsonentzako egoitza handitzeko proiektuaren exekuzio-proiektua eta beste hainbat agiri tekniko osagarri idaztekoa eta obra zuzendaritza eramatekoa.
  • Zerbitzu kontratazio espediente hau onestea: Autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten helduentzako eguneko zentroko zerbitzua Pasaiako Eskalantegi kalean. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Adinekoentzako egoitza zentroetan plaza berriak hitzartzeko oinarri arautzaile espezifikoak eta 2025eko bigarren deialdia onestea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • 2025eko enplegu publikoko eskaintza onestea.
  • Aldatzea 2023ko enplegu publikoko eskaintza.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Zarauzko Udalarekin sinatutako errentamendu-kontratua aldez aurretik suntsiaraztea, Bide Azpiegiturak eta Lurralde Estrategiako Departamentutik desatxikitzea eta Jasangarritasun Departamentuari atxikitzea Zarautzen Bidezainen Etxea deritzon biltegia.
  • Hiru pabilioi-industrial erostea Astigarragako Troia Ibilbidea, 22an Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuaren baliabideetako makineria-parkerako.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituak sortzea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Partzuergoaren Akordioa  eta Lankidetzako Barne Akordioa 23-EU-TG-SCALE (SCALE) proiekturako.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarean Adunako Erribera bidea sartzea, Agaramunde baserriaren inguruko biribilgunetik (GI-3022 errepidearen hasiera) amaierara arte (GI-3021 errepidearekiko elkargunean, Oria ibaiaren gaineko zubiaren iparraldeko estriboan).
  • Irungo Udalarekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, AP-8 autobidean Arbes-Oinaurre lotunea osatzeko eta bide sistemarekin lotzeko Proiektua idazteko.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • 18/2025 Foru Dekretua, azaroaren 18koa, Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 19/2025 Foru Dekretua, azaroaren 18koa, Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusi izendatzekoa.
  • 20/2025 Foru Dekretua, azaroaren 18koa, Mendietako eta Natura Ondareko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 21/2025 Foru Dekretua, azaroaren 18koa, Mendietako eta Natura Ondareko zuzendari nagusi izendatzekoa.

  

1064