Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2025eko ekainaren 17ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko ekainaren 17ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/06/17
Diputatuen kontseiluko partaideak

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiari, "Ezagutza hedatzeko egitasmoa" proiektua garatzeko.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Zumaia eta Zestoa artean Narrondo-Iraeta oinezkoen bizikleta-bidea eraikitzeko proiektua (5. ibilbidea) onetsi zuen 2025eko apirilaren 1eko erabakiaren aurka jarritakoa.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarriak eta 2025eko deialdia onestea: prestakuntzarako dirulaguntzak Zainlab programaren barruan.
  • Proiektu honen bigarren aldaketa onestea: Pasaiako zahartzearen erreferentziako zentroa eta lurpeko aparkalekua gauzatzeko proiektuarena.
  • Obra kontratu honen bigarren aldaketa onestea: Pasaiako zahartzearen erreferentziako zentroa eta lurpeko aparkalekua gauzatzeko Proiektuari dagozkion obrak gauzatzekoa.
  • Baimena ematea proiektu honen hirugarren aldaketa egiteko espedientea hasteko: Pasaiako zahartzearen erreferentziako zentroa eta lurpeko aparkalekua gauzatzeko Proiektua.
  • Kontratu honen hirugarren aldaketa onestea: Pasaiako zahartzearen erreferentziako zentroa eta lurpeko aparkalekua gauzatzeko proiektuari dagozkion obren eta lotutako beste lan batzuen zuzendaritza fakultatiboa egiteko zerbitzuen administrazio kontratua.
  • Onestea Zabalduz Koop Elkartearekin itundutako zerbitzuen berrantolaketa eta 2025ean aplikatu beharreko modulu ekonomikoak.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. barne Plana onestea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Lehen Enpleguko programako enpresei zuzendutakoak, Elkar-EKIN Lanean programaren ibilbide profesionalen batean parte hartu duten migratzaileak kontratatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Gipuzkoan terapia aurreratuak sustatzeko (GANTT) programa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen sorrera Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • 2025eko aurrekontuan kreditu gerakina txertatzea.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Obra kontratu honen hirugarren aldaketa onestea: "Koldo Mitxelena Kulturunea eraikinaren eraberritze partziala" gauzatzekoa. 

  

3242