Diputatuen kontseiluak 2025eko uztailaren 8ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko uztailaren 8ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/07/08

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Onestea Foru Sektore Publikoaren Energia Jarduketarako Plan Orokorraren 2024ko Jarraipen Txostena.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: adopzioaren sustapenerako eta laguntza teknikorako laguntza-zerbitzua ematekoa.
- Azkoitiko San Jose egoitza eraberritzeko eta handitzeko obren harreraren berri ematea eta horien azken ziurtagiria onestea.
- Atzera egitea kontratu hau esleitzeko prozeduran: Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuari laguntza teknikoa emateko zerbitzua, haurren eta nerabeen babesgabetasun-egoerak baloratzeko proposamenak egitekoa eta babesgabezia-arrisku larriko kasuak koordinatzekoa, eta kontratazio espediente berria onestea.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Gastua baimentzea eta xedatzea IZFE SAren alde, sozietateak 2025eko ekitaldian egin beharreko inbertsioak finantzatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: "Enpresak Babesten" programa.
- Dirulaguntza hauen 2025eko deialdia zuzentzea: "Sukalberri" programa.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Honako kontratu honen iraupena luzatzea: Zarautz-Azpeitia (Urola-Kosta) Eremu Funtzionaleko Lurraldeko Plan Partzialaren berrikuspen-dokumentua idazteko laguntza teknikoa ematekoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratu misto honen kontratazio-espedientea onestea: N-I eta A-15 errepideetan C-ITS Baliza (HHS) sistema eta kamikazeak detektatzeko eta ohartarazteko sistemen proiektua idaztea, hornitzea, instalatzea, martxan jartzea eta euskarri teknikoa ematea.
6067