Diputatuen kontseiluak 2026ko otsailaren 24ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2026ko otsailaren 24ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/02/24

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 10.000 biztanletik beherako udalerrietan edo udalerria baino txikiagoak diren eremuetan tokiko energia-komunitateei lotutako partekatutako autokontsumo-erregimeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoak ezartzeko gauzazko dirulaguntzak.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: intentsitate txikiko laguntza psikosoziala behar duten pertsonei laguntzadun etxebizitzen zerbitzua emateko.
- Aldatzea Aita Etxe SL entitatearekin sinatutako programa-kontratua: I. eranskina (zentroak, zerbitzuak eta kokapena).
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- IZFE SAk bete beharreko II. kapituluko "orokorra" atalari dagokion mandatua onestea. Bertan, honako zerbitzu komun hauek eskainiko dira departamentu guztientzat: azpiegitura informatikoko, teknologikoko eta telekomunikazioetako zerbitzuak; laguntza teknikoko eta mantentze-lanetako zerbitzuak, eta ustiapen zerbitzuak.
- Kontratazio espediente hau hutsik deklaratzea: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzurako hiru autoponpa inude astun ibilgailuren hornidura.
- Lau letradu karrerako funtzionario izendatzea.
- Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa programa.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: "IGAROBIDE.TEK" programako dirulaguntzak.
- Diru ekarpena onestea Ziur Fundazioaren alde.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea industriaren errentamendu-kontratu hau: Donostiako Intxaurrondo kaleko 40. zenbakian dagoen higiezin eta jarduera batek osatutako ondare-unitatea, gizarte-zerbitzuekin lotutako laguntza-zerbitzu bat emateko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kreditu gerakinak txertatzea 2026ko aurrekontuan.
- Kreditu gehigarria onestea Gobernantza Departamentuan.
- IZFE SAk bete beharreko mandatua onestea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko aplikazio informatikoen aldizkako mantentze eta harpidetzak berritzea".
- IZFE SAk bete beharreko mandatua onestea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko aplikazioen mantenua eta euskarri teknikoa".
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Laguntza hauen 2026ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarako laguntzak.
- Laguntza hauen oinarri arautzaileen aldaketa eta 2026ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideentzako laguntzak.
- Laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko laguntzak.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2026-2027 ikasturteko deialdia onestea: Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutakoak Kultura Eskola Programako arte eta kultura jarduerak egiteko.
1501