Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diru bilketa metatua %1 hazi da Gipuzkoan otsailaren 29 arte aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta

Diru bilketa metatua %1 hazi da Gipuzkoan otsailaren 29 arte aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta

Gipuzkoako Foru Ogasunak 2015ean baino 5 milioi euro gehiago bildu ditu

2016/03/13

Zerga-bilketa metatua %1 hazi da Gipuzkoan otsaila arte, aurreko urte denboraldi berdinarekin alderatuta. Zehazki, 2015ean baino 5 milioi euro gehiago bildu dira. Azkeneko urteetan otsaila arteko zerga-bilketa urteko osoaren %10-%15 artean izan ohi izan da eta, beraz, goiz da oraindik aurreikuspenen betetze-maila neurtzeko. Hori bai, aipagarri da bi figura garrantzitsuenek, PFEZko lan atxikipenek eta BEZak, izan duten bilakaera positiboa.
Lan etekinen atxikipenen kasuan, %2,1 igo dira aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 5,9 milioi euro gehiago bildu dira. Ondare irabazien atxikipenak eta kapital higikorren etekinen atxikipenak, bere aldetik, behera egin dute, eta hori dela eta, zerga osoa hartuz gero, PFEZaren zerga-bilketa garbia %0,8 igo da, 2,4 milioi gehiago hain zuzen. 
Sozietateen gaineko zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiaren sarrerak 10,3 milioi gutxitu dira, 2015 hasieran likidazioen sarrerak nabarmen handitu baitziren, eta itzulketak ere gutxitu egin dira aurreko urtearekin alderatuta. Azkenik, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, sarrerak eta itzulketak, biek ere gora egin dute. Zerga honen bilketa metatua %1,3 hazi da, aurreko urtean baino 2,4 milioi gehiago.

  

2041