Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diru bilketa metatua %8,3 hazi da Gipuzkoan azaroaren 30 arte aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta

Diru bilketa metatua %8,3 hazi da Gipuzkoan azaroaren 30 arte aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta

Foru Ogasunak 2014ean baino 277 milioi euro gehiago bildu ditu

2015/12/13
Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza diputatua

Zerga-bilketa metatua %8,3 hazi da Gipuzkoan azaroa arte, aurreko urte denboraldi berdinarekin alderatuta, Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak gaur jakitera eman duenez. Konkretuki, 2014ean baino 277 milioi euro gehiago bildu dira. Hala ere, urte bukaerako hazkundea txikiagoa izatea espero da, 2015eko azken zati honetan kupoaren desadostasunengatik egindako atxikipenak eta lurraldeko arteko doikuntzak zuzenduko baitira.

Sozietateen gaineko zerga, lan eta ondare irabazien atxikipenak, BEZ eta PFEZ kontzeptuetan izandako hazkundeek azaltzen dute epe honetako bilakaera positiboa. Azken bi zerga hauetan, aipatzekoa baita ere itzulketak murriztu egin direla. Alderdi negatiboan, aldiz, BEZaren Estatuarekiko doikuntzak gutxitu direla, kapital higikorraren etekinen atxikipenen beherakada eta Sozietateen gaineko zergaren itzulketak handitu direla nabarmendu behar dira.

Izenburuko datua zerga kontzeptuka banakatuz gero, PFEZri zerga-bilketa garbia %5,9 handitu da (77,1 milioi euro gehiago). Puntu honetan, nabarmentzeko da lan etekinen atxikipenak %2,6 igo direla, hau da, 33,3 milioi gehiago. Sozietateen gaineko zergaren kuota diferentzial garbia, bere aldetik, 21,9 milioitan hazi da iraila arte, 2014ko epe berdinarekin alderatuz gero.

Zeharkako zergen arloan, Aldundiak kudeatzen duen BEZaren atalean %14,5 hazi dira sarrerak, 139,8 milioi euro gehiago. Zerga berezien arloan, bere aldetik, hazkundea %3 da, 12 milioi euro gehiago. Azkenik, Estatuarekin egiten diren doikuntzen bilketa metatua 23,5 milioi jaitsi da BEZari dagokionean, eta 12,3 milioiko hazkundea izan du Zerga berezien atalean. Guztia, beti ere, 2014ko aldi berdinarekin alderatuta.

  

1697