Breadcrumb

Asset Publisher

Back Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Kulturako Ministroa inaugurazio ekitaldian izan da.

2018/09/22

Larunbat honetan EQZE zine eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako Diputatua eta José Guirao, Kulturako Ministroa izan direlarik, besteak beste.

Itxasok aldarrikatu egin du Foru Aldundiak proiektu hau garatzeko erakutsi duen lidergoa eta borondate politikoa, eta bidelagun izan diren erakunde kulturalen eskuzabaltasuna. "Proiektu ezin hobea izan da hasieratik, berritzailea, Tabakaleran ondo baino hobeto txertatuta, eta Gipuzkoak eta Euskadik zinemagintzarekiko dugun arduraren parekoa".

"Zinemagintza artea da, estetika da, dudarik gabe, eta hori izan da gure abiapuntua, kulturaren alde lan egitea eta lurralde hontako baliabide eta errekurtso publikoak zabaltzea. Baina zinea eztabaida kritikoa, ikerketa eta industria ere bada. Tradizioa dugu zinemagintzan eta zinearen hedapen eta promozioan, baina formakuntzan genuen gure gabezirik garrantzitsuenetariko bat. Eskola hau ikerketarako abagunea eta hausnarketa kritikorako aukera eskeiniko digu, baita zinearen inguruan sortzen ari diren lanbide desberdinetan heziketa eta trebakuntza bereziak ere", gaineratu du.

  

1368