Breadcrumb

Asset Publisher

Back Europako berrogeita hamar ordezkarik baino gehiagok Irunen izango dira Gipuzkoak mugikortasun iraunkorraren eta hiri-berroneratzearen arloan dituen jardunbide egokiak bertatik bertara ezagutzeko interesa agertu baitute

Europako berrogeita hamar ordezkarik baino gehiagok Irunen izango dira Gipuzkoak mugikortasun iraunkorraren eta hiri-berroneratzearen arloan dituen jardunbide egokiak bertatik bertara ezagutzeko interesa agertu baitute

Azaroaren 6an eta 7an Ficoban egingo den METREXen udazkeneko konferentziak aukera emango die sarea osatzen duten berrogeita hamar hiri eta eskualde baino gehiagori MUGI sistemaren tamainako proiektuak, Vía Irun eta Gipuzkoako bizikletaren estrategia ezagutarazteko.

Cristina Laborda alkatea eta Azahara Domínguez diputatua

Cristina Laborda alkatea eta Azahara Domínguez diputatua


Europako berrogeita hamar ordezkari baino gehiago bilduko dira datorren astean Irunen. Bertan, bertatik bertara ezagutu ahal izango dute Gipuzkoa nola ari den lantzen mugikortasun jasangarria edo hiri-berroneratzea bezalako arloak, MUGI sistema, Vía Irun proiektua edo Gipuzkoako bizikletaren estrategia bezalako proiektu berritzaileekin, besteak beste.
Hala jakinarazi du ostegun honetan Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu eta konferentziaren anfitrioiak, Azahara Domínguezek, Cristina Laborda Irungo alkatearekin batera emandako prentsaurrekoan, METREX metropoli-eremuen sare europarraren udazkeneko konferentzia azaroaren 6an eta 7an Ficoban egingo dela iragartzeko.
Domínguezek azaldu duenez, mugikortasun jasangarriarekin, jasangarritasunarekin eta hiri-berroneratzearekin zerikusia duten eta Europaren interesa piztu duten arloetan egiten ari diren jardunbide egokien erakusleiho izango da hitzordua.
Diputatuak azaldu duen bezala, udazkeneko konferentzia honen egoitza Irun aukeratzea "ez da kasualitatea, hiriak Gipuzkoako hiri-berroneratze proiektu garrantzitsuenetako bat duelako, Vía Irun, eta, gainera, etorkizuneko mugikortasunaren nodo intermodala izango delako".


Tokiko esperientziak
Hala, hilaren 6an, erakundeetako ordezkariek Gipuzkoan, Euskadin eta Espainian gauzatzen ari diren tokiko politiken berri emango dute. Azahara Domínguez diputatuak MUGI sistemak herritarren artean garraio publikoaren erabilera sustatzeko dituen abantailak azalduko ditu; Irungo alkate Cristina Labordak Vía Irun proiektuaren berri emango du; José Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak eta Jasangarritasuneko diputatuak Gipuzkoako bizikletaren estrategia azalduko du; Mugikortasun Iraunkorreko euskal sailburu Susana García Chuecak Euskadiko Mugikortasun Iraunkorraren Planaren berri emango du; eta Garraioetako Estatu idazkari José Antonio Santanok Espainiako Gobernuak mugikortasun iraunkorraren bidez herritarrak integratzeko eta berritzeko duen estrategia azalduko du.
“Gipuzkoan lan handia eta ona egiten ari gara mugikortasun iraunkorraren arloan, ez bakarrik garraio publikoari dagokionez, baita azpiagituretan ere. Hala, Europatik bertatik bertara ezagutu nahi izan dituzte lantzen ari garen proiektuak, beste herrialde batzuetara esportatu daitezkeen jardunbide egokiak direla iritzita. Ebidentziak erakusten du pertsonengan oinarritutako politikek lurralde justuagoak, iraunkorragoak eta osasungarriagoak eraikitzeko aukera ematen dutela. Hori izan da gure apustua Gipuzkoan, eta hori da Europan ezagutu nahi dutena”, esan du Azahara Domínguezek.
Vía Irun: hiri-berroneratzea eta etorkizuneko mugikortasuna
Via Irunek protagonismo berezia izango du Metrexen udazkeneko hitzaldi honetan; izan ere, proiektua ofizialki aurkezteaz gain, topaketa honetako europar parte-hartzaileek Irungo trenbidea bisitatzeko aukera izango dute ostiralean, hilak 7, Gipuzkoako hiri-eraldaketa eta -berroneratze proiekturik handiena bertatik bertara ezagutzeko.
Cristina Laborda alkatearen hitzetan "gure Vía Irun proiektua Nazioarteko Konferentzia honen edukien parte izateak Europako beste metropoli-eremu batzuekin jardunbide egokiak partekatzeko interesari erantzuten dio. Hiri ertainak ere hiri-eraldaketako prozesuak gidatzeko gai garela erakusteko aukera bat da, enpresetan berrikuntza, ezagutza eta ekintzailetza integratuko diren espazio berri batean", gehitu du.


Europako 50 hiri baino gehiagoko sarea
METREX sarea 50 hiri eta metropoli-area baino gehiago dituen Europako sarea da. Besteak beste, Berlin-Brandenburgo, Stutgart, Lisboako metropoli-eremua, Porto, Torino, Erroma, Viena, Stockholm, Amsterdam, Roterdam, Bukarest, Helsinki eta Kiev daude. Sarearen helburua kideen artean esperientziak trukatzea da. Horretarako, Metrexek urtero bi hitzaldi antolatzen ditu, aurkeztutako gaiak sakon aztertzeko, hirietako eta eskualdeetako adituen arteko azterketa eta eztabaidaren bidez.
 

  

2507