Breadcrumb

Asset Publisher

Back Euskadik euskal ereduaren ahalmena erakutsiko du Estatu Batuetan

Euskadik euskal ereduaren ahalmena erakutsiko du Estatu Batuetan

Euskal erakundeek agenda betea edukiko dute Euskadi industriarekin adiskidetsua den herrialde gisa ezagutzera emateko

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek Estatu Batuetan ekonomiaren eta enpresen arloko baterako ekimena hasiko dute hilaren bukaeran, Washingtonen Smithsonian Folklife Festival jaialdia egingo dutela baliatuta.

Jaialdi ospetsuaren aurtengo edizioan euskal kultura izango da protagonista. Euskadiko kultura-, turismo- eta gastronomia-baliabideak milioi bat pertsonak bisitatzea aurreikusten dute, eta haren informazio-inpaktua, gainera, 40 milioi pertsonarengana ere iritsiko da.

Horregatik, eta hitzordu horren erakarpena baliatuta, Euskadik misio ekonomiko eta enpresariala garatuko du, Euskadiren eredu ekonomikoaren ahalmena erakusteko, industriarekin eta industriarentzat Euskadi herrialde adiskidetsua dela aurkezteko eta, azkenik, ate berriak irekitzeko euskal enpresek Estatu Batuetan negozioa egin dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olanok, prentsaurrekoan, ekimen horren arrazoiak eta helburuak ezagutarazteaz gain, agenda ekonomiko eta enpresarialaren aurrerapena ere eskaini dute.

  

2145