Breadcrumb

Asset Publisher

Back Eusko Jaurlaritzak foru aldundiei transferitu dizkie Probintzietako Artxibo Historikoen kudeaketa

Eusko Jaurlaritzak foru aldundiei transferitu dizkie Probintzietako Artxibo Historikoen kudeaketa

Artxiboak Vitoria-Gasteizen, Bilbon eta Oñatin daude, eta lurralde historikoetarako interes handiko dokumentu-multzo paregabea dute.

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek, gaur, Lehendakaritzaren egoitzan, transferentzien hiru batzorde egin dituzte, aldi berean, hiru lurralde historikoei Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako “Probintzietako Artxibo Historiko” izenekoen kudeaketa eta langileak eskualdatzeko. Bileran, transferentzien hiru dekretuak sinatu dira, eta, aste honetan, aldi berean argitaratuko dira Euskadiko eta lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan.

Transferentzien hiru batzorde mistoen bileraren eta sinaduraren buru Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da; batzordeak erakunde bakoitzeko 4 ordezkarik eta Begoña Pérez de Eulatek, Eusko Jaurlaritzako Estatutuaren Garapenerako zuzendariak, idazkari-lanetan eratzen dute.

Langileen eta zerbitzuen transferentzia

“Probintzietako Artxibo Historiko” izenekoen kudeaketa Espainiako Gobernuak transferitu zion Eusko Jaurlaritzari 2011n, EKren 149.1.28 artikuluari eta Gernikako Estatuaren 10.20 artikuluari jarraikiz. Honako dekretu hauen bidez transferitu zen 142/2011 Dekretua, ekainaren 28koa, eta 897/2011 Dekretua, ekainaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko titulartasuneko artxiboen kudeaketaren inguruan eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzekoa.

Harrezkero, Eusko Jaurlaritzak izan du funtsak kudeatzeko ardura, Kultura Sailaren bidez. Aurrerantzean, langileen eta zerbitzuen kudeaketa hiru foru-aldundien eskuetan egongo da.
  

1160