Breadcrumb

Asset Publisher

Back San Sebastian Gipuzkoa Film Commission Saria

San Sebastian Gipuzkoa Film Commission Saria

Marc Recharen La vida lliure filmak irabazi du.

Menorcan filmatutako zinta aukeratu du epaimahaiak, hark islatzen dituelako ongien bertako paisaia-balioak eta balio kultural eta historikoak. Hauek izan dira epaimahaikideak: Goya Toledo (aktorea), José María Goenaga (Handia filmaren gidoilarietako bat), Bárbara Goenaga (aktorea), Elena Sánchez (zineman espezializatutako TVEko aurkezlea) eta Carlos Barrabés (diseinuan aditua). Filmaren ekoizleak 7.000 euroko saria jaso du; eta Illes Balears Film Commission-ek, berriz, 3.000 eurokoa, erakunde kolaboratzaile gisa. Donostiako Zinemaldian antolatutako ekitaldi batean eman da saria.
Donostiako Maria Cristina hotelean iragarri da VIII. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria bereganatu duen filmaren izena. 2018an Espainian filmatutako 19 pelikulak hartu dute parte, eta bost izan dira finalistak. Sari honen bidez, filmatu zen tokiko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak edo sozialak ongien islatzen dituen pelikula aukeratzen da.
Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak azpimarratu duenez “film commission desberdinak funtsezkoak dira lurraldean industria sortzeko eta lurraldeko ondare eta turismo baliabideen posizionamenduan eragiteko. Profesionalen lana ahalik eta gehien errazten dute, kanpoko eta barneko agertokiak modu eraginkorrean aurkitzeko tresnak eskainiz, eta bide publikoa okupatzeko baimenak lortzeko eta bestelako administrazio izapide.

  

1658