Breadcrumb

Asset Publisher

Back Foru Aldundiaren eta Smithsonian Institution-en arteko hitzarmena

Foru Aldundiaren eta Smithsonian Institution-en arteko hitzarmena

Markel Olano diputatu nagusiak akordioa sinatu du Ipar Amerikako kulturaren erreferentziazko erakunde honekin

Smithsonian Folklife Festival jaialdiaren atarian, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Smithsonian Institution erakundeak hitzarmena sinatu dute. Modu horretan, datozen egunotan euskal kulturak Washingtonen izango duen presentziari bultzada emateko konpromisoa berretsi du Aldundiak, elkarlan hori modu formalean gauzatzeaz gain.

Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Smithsonian Folklife eta Kultura Ondareko zuzendari Michael Atwood Masonek sinatu dute gaur goizean hitzarmena, Washingtonen.

Diputatu Nagusiak adierazi duenez, akordio honekin Gipuzkoak bere ekarpena egiten dio datozen egunotan Washingtonen euskal kulturak izango duen protagonismoari. "Euskara eta euskal kultura munduko plazan kokatzeko momentu garrantzitsua izango da eta, gainontzeko euskal erakundeekin batera, gure lurraldeak ere bere ekarpena egiten ari da", azaldu du. Smithsonian Folklife Festival nazioarteko ekitaldia da eta urtero munduko kultura bat edo gehiago gonbidatzen dituzte, Ipar Amerikako hiriburuko National Mall-ean haien ondarea erakutsi dezaten. Aire zabalean dago National Mall, 12.000 metro karratu ditu eta Kongresuaren eta Washington Monumentuaren artean kokatuta dago.

Ekitaldi handi honetan parte hartuko duen Europa hegoaldeko lehenengo kultura izango da euskal herrikoa.

Ekainaren 29tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 10era egingo da jaialdia. 10 egun horietan Euskadi EEBBetako erakusleihorik handienean egongo da eta bere kultura, gastronomia, berrikuntza, eskulangintza eta historia urtero ekitaldia bisitatzen duten ehun milaka pertsonei erakusteko aukera izango da, baita ekitaldia online bisitatzen duten 40 milioi pertsonei erakusteko ere.

  

1452