Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoa Naturaldiak egoitza berria estreinatu du Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean

Gipuzkoa Naturaldiak egoitza berria estreinatu du Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean

Kantaurialdea filma proiektatu da Zuamaian, Joaquín Gutiérrez Achak zuzendutako filma da eta Aldundiak euskarara itzuli eta bikoiztu zuen

2018/10/17

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko diputatuak, eta Oier Korta, Euskal Kostaldeko Geoparkeko presidentea eta Zumaiako alkateak, Gipuzkoa Naturaldiaren egoitza berria inauguratu dute Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean kokatuko dena. Hori dela eta,  Kantaurialdea filmaren emanaldia antolatu da Zumaiako Aita Mari zine-aretoan. 2017an Wanda Films ekoiztetxearekin batera, Joaquín Gutiérrez Achak zuzendutako eta filmatutako eta José María Moralesek ekoiztutako Cantábrico filma estreinatu eta gero, gure Departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu zuen, Alberto Gorritiberea (bikoizketaren zuzendaria), Antton Garikano (narrazioaren itzultzailea) eta Maider Segurolaren eskutik (ahotsa).

Gipuzkoa Naturaldia kalitatezko eta sormenezko Naturaren defentsarako ekitaldia da, herritarrei zuzendua, lurraldeo hainbat egoitzetara zabaltzen dena urtean zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak antolatutako programarekin eta Gipuzkoan Naturaren esparruan lanean ari diren hainbat agenteen partaidetzarekin. José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak azaldu du Gipuzkoa Naturaldiaren helburua dela gure natura ezagutzera ematea, “izan ere, ezaugtzen ez dena ez da maitatzen eta maitatzen ez dena ez da zaintzen”.

Orain artean Gipuzkoa Naturaldiako ekitaldiak jaso dituzten egoitzei (Azpeitia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Donostiako Aquariuamari), Euskal Kostaldeko Geoparkea gehitzen zaie, Geogarapen Elkartearen eskutik. Horrela, hiru egoitza bateratzen dira: Mutrikukoa, Debakoa eta Zumaiakoa. Asensiok bere poztasuna adierazi du egoitza berri honen irekiera dela eta eta adierazi du Gipuzkoa Naturaldiak bere oinarrian duela gure lurraldeko ahal eta txoko gehienetara iristea, “gure naturaren berri emateko asmoz, beti ere haren defentsa eta harekiko errespetua sustatuz, eta Geoparkearekin gaur irekitzen ari garen bide honek horretarako aukera ematen digu”.

Kantaurialdea filma  Gaztela-Leon, Kantabria, Asturias eta Euskadin filmatu da. Mendilerroz eta bailaraz osatutako 480 kilometroko luzera duen segida bat, bataz besteko zabalera 100 kilometro, 60 eta 120 kilometroko tarteen barruan. Kalitate handiko ekoizpen bat da, eta zinemako pantaila handietan proiektatzeko diseinatua dago. Proiektuak lurralde basati bat ezagutarazi nahi du, aparteko bioaniztasuna duena eta zinemako eta telebista nazionalen eta nazioartekoen zirkuituetan erabat ezezaguna dena. Lau urtaroak oinarri hartuta eman dugu Kantauriko Mendikatearen itzulia, espezie desberdinek sortu dituzten istorioak kontatuz: hartz arrea, otsoa, basakatua, basoilarra, izokinak, landare haragijaleak edo armiarmak eta tximeletak.

Kantauriar mendikatearen natura-aniztasuna balioan jartzea ekoizpen honen lehentasuna izan da eta partekatzen dugun helburua da, Gipuzkoa Naturaldiak gure naturaren kalitatezko hedapena bultzatu nahi baitu, etxetik gertu dugun horrena, baina hala ere ezezaguna dena gutariko askorentzat.

  

1331