Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoak Aste Santuaren izaera turistikoa aldarrikatzen du

Gipuzkoak Aste Santuaren izaera turistikoa aldarrikatzen du

Ekimen hauek, kultura eskaintzeaz gain, turismoa sustatzen dute, eta lurraldearen eskaintza anitza osatu.

2018/03/22

Azkoitia, Hondarribia, Segura eta Pasaiak bere eskaintza kultural anitza azaldu dute

Maite Cruzado: “Ekimen hauek, kultura eskaintzeaz gain, turismoa sustatzen dute, eta lurraldeak egun duen eskaintza anitza osatu”.

Maite Cruzado Turismoko zuzendariak aurkeztu ditu, Hondarribia, Pasaia eta Segurako zinegotziekin  batera – Maite Serrano, Miriam Cano eta Ekhi , hurrenez hurren−, eta Juan Bautista Mendizabal, Azkoitiko antolakuntza taldeko kidearekin, Aste Santuari begira antolatu diren ekimenak aurkeztu ditu.

Cruzadok adierazi du Gipuzkoak Aste Santuko kultura-tradizio luzea duela. Zehazki, ospakizun hori oso berezia eta ezaguna da Azkoitian, Hondarribian eta Seguran, bertan prozesioak, bisita tematiko gidatuak eta bestelako emanaldiak egiten baitira. Legazpi eta Irun gehitzen dira baita. Aurten Legazpi-k herriko zortzi pasoetako bere tradiziozko prozesioa berreskuratuko du. Irun-en erakusketa bat egingo da Santa Maria del Juncal-eko prozesioen posoekin. “Ekimen hauek, kultura eskaintzeaz gain, turismoa sustatzen dute, eta lurraldeak egun duen eskaintza anitza osatu”.

 

Azkoitia

Juan Bautista Mendizabal antolakuntza taldeko kidea izan da bertan. Aste Santuak duen interés turistikoa eta erlijiosoa azpimarratu ditu eta baita Azkoitian hartzen duen ukitu herrikoia ere. 300 bat boluntariok hartzen dute parte ekimen ezberdinetan. “Azkoitiko Aste Santuaren liturgia beti nabarmendu izan da barneratze eta duintasun giro apartekoagatik. Zeremoniek balio sinbolikoa eta adierazkorra dute, batez ere ohitura polifoniko aberats batetik datozelako eta Pasioaren antzezpenaren inguruan sortutako ondare historikoaren oinordeko direlako”,dio Mendizabalek.

Aste Santuaren une gorena Ostiral Santu egunean izan ohi da. Bi prozesio ospatzen dira egun horretan. Arratsaldeko 18:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzarena, eta gaueko 21:30etik aurrera, Hilobirako Prozesio Santua. Intsentsu usaina, Chopinen hileta-martxaren doinuak, armatuen lantzen danbadak eta Aldalur konpositore azkoitiarraren “Agur” obraren musika jabetzen dira kaleez,  herritarrek kandelak eramaten dituzten bitartean.

 

Bisita gidatuak

Udalak urtero Aste Santuko ohiko egitarauaren osagarri, bisita gidatuak antolatzen ditu Azkoitiko ondare historiko, artistiko eta kulturala balioan jartzeko. Ondorengo proposamenak jasotzen ditu aurtengo egitarauak:

 

Martxoak 29

12.30ean: Bisita gidatua. Andre Maria Jasokundearen Eliza Nagusia eta Aste Santuko irudiak.

Martxoak 30, Ostiral Santua

12.30ean: Bisita gidatua. Azkoitiko Gune Historikoa (multzo monumental izendatua).

 

Segura

Ekhi Albizuk azaldu duenez Aste Santuko prozesioek, ostegun eta ostiral santukoek, bizirik diraute Seguran. Penitenteek, nazarenoek, soldadu erromatarrek, musikariek eta gainerako pertsonaiek Segurako parrokian gordetako irudi artistikoak kalez kale erakusten dituzte desfile ikusgarri batean. Gurutzea da pasorik pisutsuena, 287 kilorekin eta Gurutzearen tamaina 3 metrokoa izanik, 6 lagunen artean eramaten dute.

XVII. mendetik, belaunaldiz belaunaldi transmititu den ohitura bat da. Apirilaren 13an eta 14an, ostegun santuko eta ostiral santuko prozesioetan adin guztietako hirurehundik gora herritarrek parte hartuko dute. Prozesioak 18:15ean hasiko dira.

Baina prozesioak ez ezik, Seguran Aste Santuan beste hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. Apirilaren 9an, Erramu igandean, erramu bedeinkatzea eta meza nagusia Sorkundetar komentuan izango da 11:00etan. Ostegun santuan azken afariko meza parrokian 17:00etan egingo dute, eta ostiralean Santa Engrazitik Sorkundetar komenturaino joango den gurutze bidea 8:00etan eta Jaunaren nekaldiaren ospakizuna eta gurutzetik jaistea parrokian 16:30ean. Azkenik, larunbat santuan eta Pazko egunean meza santua Sorkundetar komentuan izango da, 21:30ean eta 11:00etan, hurrenez hurren.

Segura Multzo monumentala izendaturik dago eta Erdi Aroko xarma mantentzen du bere ingurune naturalarekin batera. Hitzordua hartuta, mota ezberdinetako bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen du: Ardixarra etxean bertan, Euskal Herrian bakarra den Erdi Aroko Interpretazio Zentroa dago eta XVI. mendean, hiriguneetan aurki zitezkeen etxe-tailerra bisitatu daiteke. Herri kaskoa ere benetan berezia dauka (langile etxeak, jauregiak, harresiko sarrerako ateak eta beste hainbat toki ezagutzeko), Karkabatik pasatzea abentura hutsa da (Erdi Aroko ezaugarri morfologikoen ispilu den kale estua), eliza berriz katedral itxurakoa (gotiko estilokoa, bere erretaula monumentu historiko artistiko izendatuta dago) eta abar. Berrikuntza gisa, bisita gidatu finkoak ezarri dira banaka edo talde txikietan, hitzordua hartu gabe datozen horientzat.

 

Hondarribia

Hondarribiak ere oso berezian ospatzen du Aste Santua. “Ostiral Santuko prozesioa eta igandeko ‘Ttopara’ edo berpizteaz gain, Hondarribiak jarduera eskaintza zabal bat eskaintzen du, eliz musika zikloa, argazki lehiaketa, Pazko Asteleheneko ekitaldiak Guadalupen, bisita gidatuak Alde Zaharretik… “Gure herrira etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu” esan du Maite Serrano turismoko zinegotziak.

 Aipatzeko modukoak:

- Ostiral Santuko prozesioa, arratsaldeko 17:00etan, martxoaren 30ean. Alde Zahar historikoan egiten da, Parrokiatik irten eta kaleetatik zehar. (gure web orrirako atal berezi bat prestatuko dugu, eta atxikitzen dizudan informazio hau jarriko dugu. Agian prentsaurrekorako ‘txapa’ gehiegi da, ikusita herri gehiago egongo direla).

- Igandean apirilaren 1ean goizeko 10:30ean Ttopara edo piztuera Alde Zaharreko Parrokia nagusian. Biek antzinako erritualak gordetzen dituzte, eta bietan herritarren parte hartzea oso garrantzitsua da, soldadu erromatarren eroriera eta Jainkoaren berpiztearekin.

- Eliz Musika zikloa, 36 urtez jarraian Hondarribiko Eskifaia abesbatzak antolatua, aurten Hondarribia, Irun, Tolosa eta Valentizako taldeak, bi asteburutan. 19:30ean Alde Zaharreko Parrokian, larunbata eta igandean, dohainik

 

 Izaera erlijiosotik kanpo, aipatzekoak dira:

- Aste Santuko argazki lehiaketa bi urtean behin antolatzen du Udalak. Aurten, lehiaketa deitzen da.

- Pazko Astelehenean Guadalupen egiten den erromeria, elikadura azoka, trikitilariekin, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin, herri kirola eta sokamuturrarekin.

- Arte azoka igande goizetan Kirol Kaiko eremuanAipamen berezia bisita gidatuei, ARMA PLAZA Fundazioak antolatuta. Alde Zaharra, Eliza Nagusia, eta tren berdearen bidez, Guadalupeko Gotorlekua ere ikusi ahal izango dira.

 

Pasaia

Aste Santuan eskualdean izaten diren ekitaldien artean, Pasaiako hirigune historikoan ostiral santuan 20:30ean ohitura handiko ekitaldia izaten da: Ehorzketa Santuaren prozesioa. Desfilea parrokiatik abiatzen da eta Donibane kalean barrena ibiltzen da Santiago plazaraino, eta ondoren berriz San Juan Bautista elizara itzultzen da.

Ospakizun erlijioso honetan berebiziko hiru alderdi azpimarratu behar dira: zazpi pasoak, musika eta eszenatokia. Donibaneko pasoak (eskulturak) Gipuzkoan gaur egun daudenetatik onenetarikoak dira. Lehenengoa Bonantzako Kristoa da, XVII. mende hasierakoa eta, diotenez, arrantzale batzuek itsasoan aurkitutakoa.

Beste bi paso: Jesus zutabe bati lotuta, eta Jesus gurutzea bizkarrean duela, taila barrokoak. Eta beste hauek ere bai: Baratzeko Otoitzaldia, Andre Maria doloretakoa, San Juan ebanjelaria, Bristoleko Kristoa eta Veronicaren hil-oihalaren aurpegi santua. Prozesioa ikusgarria izaten da Donibaneko kale estuan dauden tuneletan; izan ere, pasoak daramatzatenak makurtu egiten dira eta aingeruari hegoak kentzen dizkiote.Desfilean zehar ibilbidea argiztatzeko balkoietan oliozko argiontziak eta kandelak jartzen dituzte.Bizilagunek antzezten dituzten eszenak: Beronika eta San Migel arkanjelua dira.

Zantzu guztien arabera, Donibaneko prozesioa XVII. mendean sortu zela dirudi.

  

1392