Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoako Foru Aldundiak irmoki gaitzesten ditu Bruselako atentatuak, eta bere samina adierazten die biktima guztiei eta Belgikako herriari

Gipuzkoako Foru Aldundiak irmoki gaitzesten ditu Bruselako atentatuak, eta bere samina adierazten die biktima guztiei eta Belgikako herriari

Foru erakundearen ustetan, demokraziaren eta giza eskubideen aurkako eraso zuzena da gaur goizekoa, eta modu baketsuan erantzuteko deia egiten du

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespenik irmoena adierazi nahi du gaur goizean Bruselan gertatutako atentatu terroristen aurrean, eta bere elkartasuna, babesa eta samina erakusten die biktimei, haien senitarteko eta gertukoei, eta baita Bruselako hiritarrei eta Belgikako herri guztiari ere. Gaur egindako atentatuak zuzen-zuzenean doaz demokraziaren, elkarbizitzaren eta giza-eskubideen aurka, eta, honenbestez, gu guztion contra ere.

Aldundiak bat egiten du Iñigo Urkullu Lehendakariak egindako deialdiarekin. Hala, bihar asteazkena, 12:00etan foru jauregiaren aurrean, bost minutuko elkarretaratze isila egingo da gaitzespena eta biktimekiko elkartasuna adierazteko. Aldundiak dei egiten die gipuzkoar guztiei, ekitaldi honetan, edota Lurraldean antolatzen diren beste arbuiatze ekitaldietan parte har dezaten.

Foru erakundeak berretsi egin nahi du kultura, erlijio, eta identitate aniztasuna etorkizuneko gizartearen ezaugarri bereiztezina dela, eta sistema demokratikoaren oinarri-oinarrian dagoela. Aniztasun hau errespetatzea ezinbesteko baldintza da elkarbizitzarako, eta Bruselako erasoak zeharo bateraezinak dira baldintza honekin, etikoki mespretxagarriak izateaz gain. Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak deia luzatu nahi du atentatuei modu baketsuan eta batuta erantzuteko, giza-eskubideen balioa aldarrikatuz, inportanteenetik hasita: bizitzeko eskubidea.

  

3759