Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoako Foru Aldundiak San Joan gauean kontu handiz ibiltzeko deia egin du, arriskuak saihesteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak San Joan gauean kontu handiz ibiltzeko deia egin du, arriskuak saihesteko

Gaur San Joan gaueko ospakizunetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak dei egiten die herritarrei, eta bereziki jaiak antolatzen dituzten elkarte eta arduradunei, ahalik eta zuhurtasun handienarekin joka dezaten jaietako ekitaldietan, eta nahi ez diren istripuak edo gertaerak saihesteko prebentzio neurriak har ditzaten.

2025/06/23

Gogoan izan funtsezkoa dela jaietan dauden babes zibileko arduradunen gomendioei jarraitzea, besteak beste:

  • Sua zabaltzen lagun dezaketen elementuetatik gertu surik ez egitea, hala nola autoak, eraikinak, erakusleihoak, gas-hodiak, linea elektrikoak, edukiontziak edo landaredia.

  • Suaren ingurunea garbi eduki, ez hedatzeko..

  • Ez egin 4 metrotik gorako garaierako surik.

  • Ez piztu surik haize handia badabil.

  • Gasolina, disolbatzaileak edo alkohola bezalako likido sukoiak ez erabiltzea; horren ordez, papera edo lasto lehorra erabili.

  • Erregai arinak ekiditea, hala nola paperak, oihalak, plastikozko kurrixkak edo konfetia, haizeak eraman ditzakeelako.

  • Material arriskutsuak ez bota sutara: produktu piroteknikoak, sprayak, latak, pneumatikoak, zaborra edo plastikoak, ke toxikoa sortzen dutelako.

  • Itxi inguruko leihoak eta balkoiak, txinpartak etxebizitzetan sar ez daitezen.

  • Adingabeak une oro gainbegiratzea: pertsona heldu batek kontrolatu behar du sua.

  • Segurtasun-distantzia mantentzea eta jendea gehiegi ez hurbiltzea edo suaren gainetik salto egitea saihestea.

  • Su-itzalgailu bat edo mangera bat eskura izatea prebentzio-neurri gisa.

  • Lekutik alde egin baino lehen, ziurtatu ez dagoela ez sugarrik ez erretxinik. Estali hondakinak lurrarekin edo harearekin.

  • Edozein larrialdi edo gorabehera izanez gero, berehala deitu behar da 112 (SOS Deiak) telefonora.

Aldundiak gogorarazi duenez, Suteen prebentzio eta su itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua erabat operatibo egongo da gauean, lurraldeko 8 suhiltzaile-parke alertan eta, beharrezkoa izanez gero, esku hartzeko prest.

Foru Aldundiak landaredi handia duten guneek duten arrisku erantsiaz ere ohartarazi du, batez ere zuhaiztietan eta hiri-ingurune periferikoetan. Testuinguru horretan, horrelako guneetan suak ez egitea gomendatzen da.

Suhiltzaileen foru zerbitzutik, ospakizuna amaitzean, erretxinak ondo itzaltzearen garrantzia azpimarratzen du, izan ere, askotan sua itzalita dagoela dirudienean gertatzen dira istiluak, baina sugarrak bizi daitezke.

  

3704