Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoako foru Ogasunak Gorenaren irizpidea hartu eta salbuetsita utzi ditu amatasun eta aitatasun bajak PFEZn

Gipuzkoako foru Ogasunak Gorenaren irizpidea hartu eta salbuetsita utzi ditu amatasun eta aitatasun bajak PFEZn

Foru erakundeak segurtasun juridikoa lehenetsi du zeren eta, nahiz eta sententziak ez dion foru araudiari eragiten, testua oso antzekoa da

2018/10/18

Gipuzkoako foru Ogasunak salbuetsita utzi ditu amatasun eta aitatasun bajak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ), Epaitegi Gorenaren duela aste gutxi ebatzitako irizpideari jarraiki. Sententzia honek ez dio Gipuzkoari eragiten zeren eta, Kontzertu Ekonomikoaren arabera, lurralde historikoek araudi propioa dute zerga honi dagokionean. Hala ere, eta zergadunen segurtasun juridikoa bermatzea helburu, foru Ogasunak Gorenaren irizpidea jarraitzea erabaki du, foru araudia Estatuko legediaren oso antzekoa baita puntu honetan. 
Erabakia gaur goizean Gasteizen egin den Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoaren ohiko bileran hartu da. Topaleku honetan aldika elkartzen dira hiru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak, Euskal Autonomia Erkidegoko zerga politikak koordinatzeko. Hartutako erabakia dela eta, foru Ogasunak jada eskatu dio Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari Gipuzkoako zergadunen amatasun eta aitatasun bajei atxikipenik ez egiteko. 
Neurriak, gainera, oraindik firmeak ez diren eta preskribitu ez duten aitorpenei eragingo die. Hau da, azken lau urteetan amatasun laguntza jaso duten zergadunei (2014tik aurrera), edota aitatasun laguntza izan dutenei (onarpen datatik aurrera, 2018ko uztaila). Zergadunak berak egin beharko dio itzulketa eskaria Gipuzkoako foru Ogasunari, eta foru erakundeak erraztasun guztiak jarriko ditu prozesua ahalik eta errazena izan dadin (eskari eredu propioa, prozesu sinplifikatua…). Helburua, oztopoak kendu eta itzulketa eskarien bidea erraztea izango da. Bestetik, amatasun eta aitatasun laguntzak direla eta 2018 honetan egindako atxikipenak hurrengo Errenta kanpainan itzuliko dira. 

  

1982