Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoako salmentak % 3,4 igo dira 2026ko lehen bederatzi hilabeteetan, urte arteko baliotan

Gipuzkoako salmentak % 3,4 igo dira 2026ko lehen bederatzi hilabeteetan, urte arteko baliotan

Barruko salmentak (+% 5,0) eta esportazioak (+% 0,6) igo dira urteko lehen bederatzi hilabeteetan. Hazkunde Orokorra jarduera-sektore guztietan gertatu da.

2026/11/02
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako enpresen salmentak +% 3,4 igo dira 2025eko epealdi berarekin alderatuta.

Barruko salmentak eta esportazioak handitu egin dira, baina barruko salmenten igoera esportazioena baino askoz handiagoa izan da, +% 5,0 eta +% 0,6 hurrenez hurren.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuak egiten duen txostenaren arabera, lehenengo bederatzi hilabeteetan salmenta guztien igoera orokorra sektore guztietan eman da. Nabarmentzekoa da zerbitzuen sektorearen igoera (+%5,0) eta industriaren salmenten igoera ere (+%2,4). Eraikuntzaren kasuan, hazkundea neurritsuagoa izan da (+%0,3).

Salmenten norakoari dagokionez, EBrako esportazioak +%5,5 igo dira, eta gainerako herrialdeetarako salmentak, berriz, -% 5,2 jaitsi dira.

Inportazioek, berriz, +% 5,1 egin dute gora urteko lehen bederatzi hilabeteetan. Erosketa horien jatorriari erreparatuta, EBtik datozen erosketak +% 0,4 bakarrik igo diren bitartean, EBtik kanpoko herrialdeetatik datozen inportazioak +% 17,7 igo dira.

Enpleguari dagokionez, urtarriletik irailera bitarteko zifra agregatuek erakusten dute Gipuzkoako enpresetan lan egiten duten pertsona kopurua +% 0,5 igo dela. Datua sektoreka aztertuz gero, ikusten da hazkunderik handiena eraikuntzan eman dela (+% 1,7), industrian igoera +%0,8koa izan da, eta zerbitzuetan, berriz, enpleguak ez du bariaziorik izan.

2026ko lehen bederatzi hilabeteetan Gipuzkoako enpresek ordaindutako soldatak, berriz, +%4,2 igo dira 2025eko datuekin alderatuta. Sektoreen bilakaeran ikusten da igoerarik handiena eraikuntzan izan dela (+%5,6), zerbitzuetan igoera +%4,6koa izan da eta industrian +%3,9koa. Aldi horretan, enplegua (+%0,5) soldatak baino askoz gutxiago igo da (+%4,2); beraz, langile bakoitzeko batez besteko ordainsaria +% 3,7 igo da.

  

1298