Breadcrumb

Asset Publisher

Back Irungo eraso sexistaren gaitzespenarekin bat egin du Foru Aldundiak

Irungo eraso sexistaren gaitzespenarekin bat egin du Foru Aldundiak

Berdintasunerako Organoaren zuzendaria 20:00etan Ensanche Plazan egingo den elkarretaratzean egongo da.

2018/07/11

Irunen atzo ezagutzera eman zen eta gizonezko baten atxiloketa eragin zuen eraso sexistaren aurkako gaitzespenik irmoena adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta bat egiten du gau, hilak 11, iluntzeko 20:00etan Udalak deitutako elkarretaratze deialdiarekin. Bertan, foru erakundearen ordezkari gisa, Miren Elgarresta Berdintasun Organoaren zuzendaria izango da.

 

Erantzun publikoaren protokoloa aktibatu da

Egoera horri aurre egiteko, Aldundiak Aurre! foru plana du, non emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako prebentzio eta sentsibilizazio ekintzak aurreikusten baitira.  Plan berezi horrek, zeina Foru Aldundiak ezarri duen lehena baita, prebentzioan jartzen du indarra.  Orobat aurreikusten du erantzun publikoaren protokolo bat, aktibatu dena jada, erasoa jasan duen emakumearen eta bere gertukoen eskura foru eta udal baliabide eta laguntzak jartzeko.

  

1303