Jasangarritasun Departamentuak 11.368 eurorekin lagundu du Oiartzungo Haurtzaro ikastolako patioa eraldatzen, natura-, hezkuntza- eta inklusio-gune bihur dadin
Jasangarritasun Departamentuak 11.368 eurorekin lagundu du Oiartzungo Haurtzaro ikastolako patioa eraldatzen, natura-, hezkuntza- eta inklusio-gune bihur dadin
Jasangarritasun Departamentuak 11.368 eurorekin lagundu du Oiartzungo Haurtzaro ikastolako patioa eraldatzen, natura-, hezkuntza- eta inklusio-gune bihur dadin
Haurtzaro ikastolak 11.368 euroko dirulaguntza jaso du Jasangarritasun Departametuaren laguntza-programaren barruan, eta 2025ean guztira 200.000 euro bideratu ditu lurraldeko ikastetxeetan ingurumena hobetzeko proiektuetara.

Ekarpen hori eskolako jolastokia eraldatzeko proiektu global baten barruan kokatzen da. Proiektu horrek 430.683 euroko balioa du, eta gehiena ikastolak berak finantzatzen du.
Proiektuak honako hauek aurreikusten ditu: eskolako patioa iraunkortasun-irizpideekin osorik berritzea, berdeguneak eta naturaguneak sortzea, berrerabilitako egiturak, eremu estaliak, kirol-zirkuituak eta jolas librekoak txertatzea, eta drainatze-sistema hobetzea, hori guztia hezkuntza-komunitatearekin parte hartzeko prozesu baten ondorioz.
José Ignacio Asensio: "Garrantzitsua da horrelako ekimenak babestea; izan ere, hezkuntza eraldatzen dute naturarekiko errespetutik, bizikidetza-eredu berriak sustatzen dituzte eta iraunkortasunaren kultura bultzatzen dute, ikasgeletan hasi eta hezkuntza-komunitate osora zabaldu behar dena".
José Ignacio Asensio Jasangarritasuneo diputatuak Oiartzungo Haurtzaro ikastola bisitatu du asteazken honetan, Miriam Oca Ingurumen Administrazioko zuzendariarekin batera, Jasangarritasun Departamentuaren laguntzarekin egiten ari den eskola-patioaren eraldaketa integralerako proiektua bertatik bertara ezagutzeko. Ikastolako zuzendari Kristina Boan andreak hartu du segizioa. Bertan izan dira ere Oiartzungo alkate Joana Mendiburu eta proiektuaren arkitekto Ager Iñarra.
Jarduerak 11.368 euroko dirulaguntza du Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren eskutik, eta tamaina handiko proiektu baten parte da, 430.683 euroko aurrekontu orokorra duena, eta hezkuntza-espazioak naturalizatzearen, ikasleen ongizatea sustatzearen eta txikitatik jasangarritasun- eta ekitate-balioak sustatzearen aldeko apustu irmoa da.
Proiektuaren helburu nagusia ikastolako jolastokia jolas-, ikaskuntza- eta bizikidetza-ingurune bihurtzea da, naturarekiko zuzeneko harremana, aukera-berdintasuna eta ikasleen garapen integrala bultzatzeko. Horretarako, espazio plurala eta askotarikoa diseinatu da, berdeguneekin, elementu naturalekin, berrerabilitako egiturekin, espazio estaliekin, eremu lasaiekin, ibilbide sentsorialekin eta jolas libre, kooperatibo eta inklusiboa errazten duten proposamenekin.
Jolastokiaren diseinu berriak parte-hartze prozesu eredugarri bati erantzuten dio, non ikasleek, irakasleek, familiek eta tokiko inguruneko eragileek esku hartu duten. Tailerren, entzuteko saioen eta jardunaldi ludikoen bidez, proiektu pedagogiko eta komunitario bat ekarri duten proposamenak eta ideiak bildu dira, ingurumen- eta gizarte-dimentsio argia dutenak.
Espazio berriaren elementu nabarmenen artean, funtzio anitzeko anfiteatroa, ehun-egiturak dituzten itzal-eremuak, jolas sinbolikoko eta manipulazioko eremuak, ibilbide atletetikoak, elementu birziklatuak eta landaredi autoktonoa dituen espazio naturala eta tirolinak, rokodromoak, etxolak eta lasaitasun-eremuak bezalako egiturak daude. Euri-uren drainatzea hobetzeko irtenbideak ere sartu dira, eta azpiegitura irisgarritasun- eta segurtasun-irizpideetara egokitu da.
José Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, oso garrantzitsua da "ekimen mota horiek babestea; izan ere, hezkuntza eraldatzen dute naturarekiko errespetutik, bizikidetza-eredu berriak sustatzen dituzte eta iraunkortasunaren kultura bultzatzen dute, ikasgeletan hasi eta hezkuntza-komunitate osora zabaldu behar dena".
Gainera, diputatuak nabarmendu du Jasangarritasun Departamentua hainbat laguntza-lerro bultzatzen ari dela eskola-patioak birnaturalizatzeko, energia-efizientziarako, mugikortasun jasangarrirako eta herritarren partaidetzarako proiektuetarako, lurralde osasungarriago, erresilienteago eta planetaren etorkizunarekin konprometituago baterantz aurrera egiteko.
Guztira, Jasangarritasun Departamentuak 200.000 euro bideratu ditu 2025ean Gipuzkoako hainbat ikastetxetarako dirulaguntzetara, eskola-espazioen jasangarritasunarekin eta ingurumen-hobekuntzarekin bat datozen hezkuntza-proiektuak bultzatzeko. Laguntza horien helburua da eskola-komunitatean eragin zuzena sortzea eta hezkuntzan jasangarritasunaren eta ekitatearen arloko sentsibilizazioa sustatzea.
4515