Breadcrumb

Asset Publisher

Back Joserra Txintxurreta oñatiarrak irabazi du Aldundiaren 2026ko egutegiko lehiaketa, Gipuzkoako artzaintza omenduz

Joserra Txintxurreta oñatiarrak irabazi du Aldundiaren 2026ko egutegiko lehiaketa, Gipuzkoako artzaintza omenduz

Edizio honek marka hautsi du parte-hartzeari dagokionez, 1.073 argazki aurkeztu baitira ‘Ekin. Zaindu. Bizi.’ lemapean. Egutegiaren doako banaketa abenduaren amaiera aldera egingo da lurraldeko hainbat tokitan.

2025/11/07
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026ko egutegia osatuko duten irudien aurkezpena egin du. Aurtengo edizioan 1.073 argazki jaso dira eta orain arte egin diren 9 edizioetatik parte-hartze handiena izan du argazki lehiaketak aurten. Azala Joserra Txintxurreta oñatiarraren lana izango da, artaldearen aurrean artzain bat eta bere txakurra irudikatzen dituena, ingurumenaren zaintzaren kulturari, ondo egindako lanari eta komunitate-bizitzari egindako omenaldi gisa. Hain zuzen edizio honetako goiburua Ekin. Zaindu. Bizi. lema izan da.

Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak 17 argazki finalistak aukeratu ditu kalitate teknikoagatik, narrazio indarragatik eta Gipuzkoako berezko balioak eta bizimoduak islatzeko gaitasunagatik. Horietatik 13hautatu dira, eta 2026ko egutegiko azaleko eta hamabi hilabeteetako protagonistak izango dira. Multzoak lurraldeari begirada zabala eskaintzen dio, kostaldeko eta barnealdeko eszenekin, ogibide tradizionalekin, artisau lanbideekin, paisaia naturalekin, kirol praktikekin eta kultur ekitaldiekin, guztiak ere Gipuzkoaren espirituaren isla.

Irune Berasaluze foru bozeramaileak azpimarratu duenez, “egutegi hau irudi bilduma bat baino askoz gehiago da: Gipuzkoari buruzko kontakizun partekatu bat da, bertako jendeak egina. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten pertsona guztiei, eta zorionak eman nahi dizkiegu hautatutako egileei ”.

Azken urteetan bezala, egutegia lurraldeko hainbat tokitan banatuko da abenduaren amaieran. Urtero legez, Aldundiak aldez aurretik jakinaraziko ditu banaketa-lekuak eta -ordutegiak.

Irabazleak

AZALA Joserra Txintxurreta, Artzaintza (Oñati)

01- URTARRILA Miguel Cavero, Por la nieve (Ordizia)

02- OTSAILA Alberto Loyo, Tolosako inauteriak (Tolosa)

03- MARTXOA Josu Vegas, Arrantzan (Orio)

04- APIRILA Marijose Cueli, Iratze txikia (Oihanleku basoa)

05- MAIATZA Iker Zubizarreta, Esnebide azpian (Urbia)

06- EKAINA Antonio Murillo, Dantzari (Arrasate)

07- UZTAILA Jose Antonio Valor, Diji0863-Colores (Zarautz)

08- ABUZTUA Ane Jalón, Ezeren zain (Donostia)

09- IRAILA Jaione Uzkiano, Erraldoiaren babesean elkarrekin (Orio)

10- URRIA Gerardo Garcia, Redera (Hondarribia)

11- AZAROA Juan Carlos Gil, Errezil bajo la bruma (Errezil)

12-ABENDUA Oliver Perez, Ohiturak mantenduz (Zumarraga)

  

2149