Breadcrumb

Asset Publisher

Back L.S.B, Ana lesbikomikia argitaratu da

L.S.B, Ana lesbikomikia argitaratu da

Metaren baitan egindako Komikia da.

2018/06/05

Teresa Castrok,  L.S.B, Ana Lesbikomikia!-ren egilea, Antonio Altarribak, "El Arte de volar"-lanarekin 2010ko Komik Sari Nazionalaren irabazleak eta Maria José Telleriak, Aldundiko Kultura zuzendariak,   L.S.B, Ana Lesbikomikia! aurkeztu dute.

Gipuzkoa kulturak bultzaturiko 2017ko META! kanpainak aurkeztu zuen L.S.B,Ana lesbikomikia proiektuak ezarritako helburu nagusienetariko bat lortu du euskara eta gaztelaniaz argitaraturiko paperezko edizioarekin. Hala ere, helburuak ez dira lorpen garrantzitsu honekin amaitzen, beren jarraipena beste hizkuntzetan, hala nola, galiziera, katalana, italiera..., online  edizioan topatuko ditugu, Anaren bizipenak, suertatu zaizkion egoera eta munduari umoretsu aurre egiten dien emakume lesbiana, gure mugetatik urrun eramatea baimenduaz. Honetarako, Estatua, Europa, eta Hego Ameriketan LGTBI kolektiboaren berdintasunaren alde lan egiten duten beste erakundeekin batera, Gehitu (Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen erakundea) eta Mugen Gainetik ( Latino Amerikar garapenaren lankidetasuna sustatzeko erakundea) bezalako GKE-ek landuriko bidea erabiliko da.

Egileak bere sare sozial pertsonalean irainak jasan arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta proiektua kokaturik zegoen Goteo.org krowfunding plataformak eskeiniriko babesari esker L.S.B, Ana istorioen bildumak bere bidea jarraitu du, beti ere, Antonio Altarribak ( 2010ean "El Arte de Volar"engatik Sari Nazionala) bere prologoan dioen bezala, pertsonaia eta egilearen indar eta superbotereekin batera, edozein emakume lesbianak bere bizitzan zehar besteek pentsatu edo esaten dutena aintzat  hartu gabe aurrera jarraitzeko garatzen joan dituen hoiek.

Komikiak bereziki izaera hezigarria duenez, ikastoletan, kirol eta aisialdi taldeetan aurrera eramaten diren sexu eta genero aniztasuna lantzeko tailerretan Gehituk paperezko materiala laguntza moduan erabiliko du. Genero eta aniztasun sexuala kontutan hartzea beharrrezkoa den beste ekitaldietan erabiliko da, hauetan ere opari gisa eskeiniz.

Komikiak, gizartearentzat interesgarria eta LGTBI kolektiboari eragiten dieten hainbat gai ezberdin lantzen dituzten istorioak biltzen ditu: armairutik irtetzea, sexu bidezko gaixotasunen kutsapena, bisexualitatea, transexualitatea, benetazko maitasunaren bilaketa, LGTBI pertsonen erlijioaren gaitzezpena, kirola gizarteratzeko tresna gisa... beti ere bizitza oso umoretsu hartzen duen emakume lesbiana pertsonaiaren ohiko ikuspuntutik.

Datorren ekainaren 5ean, Komigunean, honi eta beste gauza askori buruz hitzegingo dugu Teresa Castrorekin (L.S.B, Ana Lesbikomikia!-ren egilea), Antonio Altarribarekin ("El Arte de volar"-engatik 2010ko komiki Sari Nazionala) eta Maria José Telleriarekin (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria).

 

 

  

1433