Kultura Bonuaren hamaikagarren edizioa gazteentzako hobari bereziarekin dator aurten, eta inoizko txartel gehien jarriko dira bezeroen eskura
Kultura Bonuaren hamaikagarren edizioa gazteentzako hobari bereziarekin dator aurten, eta inoizko txartel gehien jarriko dira bezeroen eskura
Kultura Bonuaren hamaikagarren edizioa gazteentzako hobari bereziarekin dator aurten, eta inoizko txartel gehien jarriko dira bezeroen eskura
"Asetu zure jakinmina” lelopean, irakurzaletasuna eta kulturarako zaletasuna bultzatzeko kanpainan 11.000 bonu aterako dituzte, Gipuzkoako 68 liburu-dendatan banatzeko. Goizane Álvarez Kulturako diputatuak azpimarratu du aurrekontua % 50 handitu dutela.

Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak, gaur goizean aurkeztu du, Adolfo López liburu-saltzaileen gremioko lehendakariarekin batera, 2025eko Kultura Bonua “Asetu zure jakinmina” lelopean. Hain zuzen ere, gaurtik urtarrilaren 31ra (edo izakinak agortu arte) eskuratu ahal izango da lurraldeko 68 establezimendutan. Foru departamentu honen kanpaina arrakastatsuenetakoa da, eta aurten, hamargarren edizioa ospatzeko, hainbat berritasun dakartza, are erakargarriagoa izan dadin: bonua digitala izango da, gazteentzako berariazko hobari bat izango du, eta % 50eko igoera izango du aurrekontuan, bezeroen eskura jartzen diren bonuen kopuruaren errekorra gaindituko delarik.
La Casa del Libron egindako prentsaurrekoan, Álvarezek edizio honen anbizioa nabarmendu du: «Kultura Bonua indartu dugu, benetan sinesten dugulako kulturaren botere eraldatzailean. Aurrekontu handiagoarekin, bono gehiago izango dira eta herritarrek erraztasun handiagoa izango dute liburuak eta musika modu erraz eta hurbilean eskuratzeko».
Hartara, 2025en aurrekontuak % 50eko igoera izango du, 2024ko 80.000 euro beharrean, aurten 120.000 euro izango baitiu; 60.000 euro izango dira euskarazko liburuak eta diskoak erosteko eta, gainerako % 50a, beste hizkuntzetako kultur produktuetarako.
Aurrekontuaren handitze horri esker, bonuen kopurua % 25 haziko da, iazko 8.776 bonuetatik 11.000 bonura pasatzeko, betiere irakurzaletasuna eta kultur kontsumoa bultzatzeko.
Diputatuak azpimarratu duenez, horrek guztiak "eragin zuzena izango du publiko gazteenean", eta azaldu du Kultura Bonu Gaztea sortu dela, 16 eta 22 urte arteko gipuzkoarrei zuzendua. Kultura Bonu Orokorrak baino hobari handiagoa izango du, eta txartelen % 33 bideratuko da tarte horretara.
"Gazteak lehentasunezko kolektiboa dira. Beren kultura ohiturak eraikitzen lagundu nahi diegu, eta kalitatezko kultura ondasunak eskuratzeko aukera eman. Gazteak dira Gipuzkoako kulturaren etorkizuna, eta garrantzitsua da erakundeok gazteak fokuan izatea, bermatzeko etorkizuneko gizartea izango dela gizarte prestatua eta pentsamendu kritikoa duena.
Hala, bonu orokorrean, 30 euroko gutxieneko erosketengatik, 12 euroko hobaria jasoko da euskarazko produktuetan, eta 10 eurokoa beste hizkuntza batzuetan egindakoetan. "Ildo horretan, hobaria 2 euro handitu da euskara ez den beste hizkuntza batzuetan erosteko, iaz 8 euro baitziren", adierazi du Álvarezek.
Bestalde, gazteentzako bonuak 12 euroko hobaria izango du euskarazko produktuetan egindako 20 euroko gutxieneko erosketetan, eta 10 eurokoa beste hizkuntza batzuetako produktuenean.
Kultura Bonu guztiz digitala
Azkenik, edizio honetako beste berrikuntza nagusietako bat da, lehenengo aldiz, bonuak % 100 digitalak izango direla, eta horrek aukera emango duela kategoria eta hizkuntza bakoitzeko 3 bonuko muga ezartzeko pertsona bakoitzeko, eta ezin izango direla aldez aurretik eskuratu; deskontua establezimenduan transakzioa egiten den unean aplikatuko da zuzenean. Establezimenduan, nortasun-agiria aurkeztu beharko da.
68 establezimenduetatik, 23 Donostian daude, 5 Errenterian, 2 Hernanin, eta Lasarte-Orian, Usurbilen, Oiartzunen, Pasaian eta Andoainen bana. Bidasoa eskualdean 4 establezimendu izango dira (3 Irunen eta 1 Hondarribian); Debabarrenan, zortzi (2 Mutrikun, 2 Soraluzen, 1 Mendaron, 2 Eibarren eta 1 Elgoibarren); Debagoienan, sei (1 Arrasaten, 1 Bergaran eta 4 Oñatin); Goierrin, sei (Urretxun, Zumarragan, Beasainen, Ordizian, Lazkaon eta Legazpin); Tolosaldean, hiru (2 Tolosan eta 1 Anoetan); eta Urola Kostan sei (2 Zarautzen, 2 Azpeitian, 1 Orion eta 1 Azkoitian).
Era berean, berrikuntza gisa, Gipuzkoa Kulturaren webguneak mapa interaktibo bat izango du denbora errealean, eta erakutsiko du parte hartzen duten 68 establezimenduetan bonuak eskuragarri dauden.
«Formatua digitala izateak eta mapa interaktiboak aukera ematen digute efizienteagoak eta gardenagoak izateko, bai eta programaren kontrola hobetzeko eta lurralde-banaketa bidezkoagoa bermatzeko ere», adierazi du diputatuak amaitzeko.
Kultura Bonuaren datuak:
Kultura Bonu Orokorra (7.335 bonu)
- 3.325 bonu euskarazko kultura produktuetarako.
- 4.010 bonu, beste hizkuntza batzuetako kultura produktuetarako.
Hobaria:
- 12 €, 30 €-ko gutxieneko erosketetan (euskarazko produktuak).
- 10 €, 30 €-ko gutxieneko erosketetan (beste hizkuntza batzuetako produktuak).
Kultura Bonu Gaztea (16-22 urte) 3.666 bonu
- 1.670 bonu, euskarazko kultura produktuetarako.
- 1.996 bonu, beste hizkuntza batzuetako kultura produktuetarako.
Hobaria:
- 12 €, 20 €-ko gutxieneko erosketetan (euskarazko produktuak).
- 10 €, 20 €-ko gutxieneko erosketetan (beste hizkuntza batzuetako produktuak).
487