Breadcrumb

Asset Publisher

Back Pertsonen eta planetaren osasuna erabat lotuta dago ozeanoen eta itsasoen osasunarekin

Pertsonen eta planetaren osasuna erabat lotuta dago ozeanoen eta itsasoen osasunarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ozeanoen Nazioarteko Eguna ospatzen du.

2020/06/08

Aurtengo ediziorako aukeratu den gaia ‘Ozeano jasangarri baterako berrikuntza’ da, eta helburua, berriz, itsasoa babesteko eta itsaspeko bizitzari dagozkion Garapen Iraunkorreko Helburuen 14. helburua lortzeko proiektu eta soluzio berritzaileak ikusaraztea.

Ozeanoen Nazioarteko Egunaren aurtengo edizioa, COVID 19ren pandemiak mundua gainezka duen unean iritsi da. Hori dela eta, José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak nabarmendu duenez, “osasun publikoari buruz hitz egitean, oso gutxik pentsatzen dugu itsasoan; baina pertsonen eta planetaren osasunak zerikusi zuzena du ozeanoen eta itsasoen osasunarekin. Sortzen dugun karbono dioxidoaren %30 itsasoko urek xurgatzen dute, eta hori oztopo handia da berotze globalerako. Horrez gain, 3.000 milioi pertsona itsas eta kosta-biodibertsitatearen mende daude, haiek mantentzeko. Horregatik, ibai batean edo zuzenean itsasoan isurketa bat egiten duena, plastikozko botila bat, maskara bat edo freskagarri-lata bat botatzen duena, besteekiko elkartasunik eza eta naturaren aurkako krimena egiten ari da”.

José Ignacio Asensiok gogorarazi du Kantauri itsasoa ez dela itsasoko zaborretatik kanpo geratzen, eta, horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bidasoaren bi aldeetako erakunde eta instituzioekin batera (besteak beste, Biarritzeko Udala eta Azti), LIFE LEMA europar proiektua jarri zuela abian 2016. urtean. Programa honi dagokionez, Foru Diputatuak adierazi duenez, “jarduera bateratuari esker, hobeto ezagutzen ditugu gure itsasoa eta jasaten duen sufrimendua, bildutako 43 tona itsas hondakin flotagarrik adierazten duten bezala; Oria eta Adour ibaien bokaleak denbora errealean monitorizatzea, eta itsas zabaleko jarduerak, droneen bidez edo gizakiak urtero hondartzetan biltzen dituen 700 tona zaborretatik gora, eta horietatik %80 hondartzetan egiten dira”.

Mintzaldia amaitzeko, Foru Diputatuak adierazi du, erabilera bakarreko plastikoak erabiltzeari uzteko kontzientziazio-lanaz gain, ozeanoen aldeko helburua dela plastiko bat ere ez iristea gure ibai, hondartza edo itsaslabarretatik itsasora; “plastiko bat biltzea edo edukiontzian ontzi bat uztea herritarren eta elkartasunaren keinu bat da, eta, gainera, atsegina sortzen due hórrela egiten duenari”, ondorioztatu zuen José Asinaziok.

Azkenik, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Nazio Batuek goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak arte antolatu duten Ozeanoen Nazioarteko Egunean parte hartzera animatzen ditu gipuzkoarrak. Besteak beste, Cara Delevingne, Jean-Michel Cousto Lilly Platt izango dira ekitaldian.

  

1370