Breadcrumb

Asset Publisher

Back Libanoko ordezkaritza bat Gipuzkoako Ingurumen Gunean egon da

Libanoko ordezkaritza bat Gipuzkoako Ingurumen Gunean egon da

Milioi eta erdi iheslari iritsi direlarik, herrialdea behartuta dago hondakinak kudeatzeko irtenbide berriak bilatzera.

Milioi eta erdi iheslari iritsi direlarik, herrialdea behartuta dago hondakinak kudeatzeko irtenbide berriak bilatzera

José Ignacio Asensio Ingurumeneko foru diputatuak ere harrera egin die, eta azaldu die zertan datzan Gipuzkoako hondakinen modeloa

Europar Batasunak finantzatu eta IDOMek lideratzen duen proiektu baten barruan, erakunde ordezkaritza batek, buru delarik Mohamad Baraki administrazioa eraldatzeko Estatu ministroaren aholkularia (Local & Sustainable Development Programme Manager), Gipuzkoako Ingurumen Gunea bisitatu du asteazken honetan. Ministerio horrek du Libanoko hondakinen planifikazioaren ardura. Ordezkaritzan, orobat, Libanoko 12 eskualdetako zenbait udalerritako ordezkariak datoz.

Hondakinen arazoa are larriagoa da Libanon iheslarien krisia dela eta; izan ere, 1,5 milioi herritar gehiago bizi dira orain bertan. Ondorioz, herritar kopurua laurden bat handitu da. Igoera horrek eskatzen du herrialdeak bere azpiegiturak eta hondakinen kudeaketa planifikatzea beharkizun berriei jarraikiz. Hartara, beste leku batzuetan aplikatu diren irtenbideak aztertzen dituzte, egoera ahalik eta hobekien bideratzeko.

Espainiara egin duten bisitaren helburua da ordezkaritzak Madrileko eta Euskadiko hondakinen kudeaketako instalazioak bisitatzea, eta zenbait erakunde-topaketa izatea organismo publikoekin, hala nola Aldundiarekin, Ecoembes-ekin, Ecovidrio-rekin eta GHKrekin edo Garbiker-ekin. Bertan, lurraldeak dituen zailtasunen berri emango zaie eta azaldu zaie zein konponbide aurkitu den hiri hondakinak eraginkorki kudeatzeko.

Ordezkaritzak Epeleko konpostatze planta eta Gipuzkoako Ingurumen Gunea bisitatu du. Ondoren, José Ignacio Asensio Ingurumeneko foru diputatuak harrera egin die, eta azalduko die zertan datzan Gipuzkoako hondakinen modeloa. 

 

 

  

1524