Breadcrumb

Asset Publisher

Back Altzaniako zortzi trikuharrien esplorazioa

Altzaniako zortzi trikuharrien esplorazioa

Liburuaren berrargitalpena

2018/10/03

XX. mendearen hasieran, unibertsitate giroan Historiaurreari buruzko jakintzan aurrerapen ikusgarriak egiten ari zirela, Euskal Herrian ere ordura arte ia erabat ezezaguna zen garai hura ikertzeko kezka pizten hasi zen.

Aurreko mendetik zetorren jakintza arlo berriaren garapena. Geologoek aurkitutako giza aztarna batzuek bideratu zuten hori. Ordu arte ezagutzen ez ziren aspaldi-aspaldiko garaietan ere gizakiak izan zirela eta uste ez zen bezalako bizimodua zutela jakiteak errotik aldatu zuen ikertzaileen ikuskera.

Aranzadi, Barandiaran eta Eguren irakasleek urte haietan egindako indusketek hemengo Historiaurrearen ezagutzaren oinarria jartzeko balio izan zuten.

Saio horietako batzuk Goierriko mendietan egin zituzten. 1920ko udan, konparazio baterako, Etzegarate eta Otsaurte inguruko gainetan ibili ziren eta “Exploración de ocho dólmenes de Altzania” liburuxkan utzi zuten aurkitu eta ezagututakoaren lekukotza. Gipuzkoako Diputazioak argitaratu zuen 1921ean.

Argitalpen hori aspaldian zegoen ahaztua -eta ia galdua ere- jende gehienaren gogoetatik.

[Cuadro de texto:] XX. mendearen hasieran, unibertsitate giroan Historiaurreari buruzko jakintzan aurrerapen ikusgarriak egiten ari zirela, Euskal Herrian ere ordura arte ia erabat ezezaguna zen garai hura ikertzeko kezka pizten hasi zen.

Aurreko mendetik zetorren jakintza arlo berriaren garapena. Geologoek aurkitutako giza aztarna batzuek bideratu zuten hori. Ordu arte ezagutzen ez ziren aspaldi-aspaldiko garaietan ere gizakiak izan zirela eta uste ez zen bezalako bizimodua zutela jakiteak errotik aldatu zuen ikertzaileen ikuskera.

Aranzadi, Barandiaran eta Eguren irakasleek urte haietan egindako indusketek hemengo Historiaurrearen ezagutzaren oinarria jartzeko balio izan zuten.

Saio horietako batzuk Goierriko mendietan egin zituzten. 1920ko udan, konparazio baterako, Etzegarate eta Otsaurte inguruko gainetan ibili ziren eta “Exploración de ocho dólmenes de Altzania” liburuxkan utzi zuten aurkitu eta ezagututakoaren lekukotza. Gipuzkoako Diputazioak argitaratu zuen 1921ean.

Argitalpen hori aspaldian zegoen ahaztua -eta ia galdua ere- jende gehienaren gogoetatik.

, “Bost herrien arteko ibilaldia” antolatzen duten mendizaleek (Idiazabal, Mutiloa, Segura, Zegama eta Zeraingoak, hain zuzen) pentsatu zuten egokia izango litzatekeela bere saioa mendian dauden Historiaurreko eraikin megalitikoak ezagutzeko egitea. Horren harian,  baita mendizaleei -eta herritar guztiei, oro har- liburu zaharra berrargitaratu eta mundu hura ezagutzera emateko libruaren berrargitalpenerako eskaera luzatu zioten Idiazabalgo Udalari.

Berrargitalpenean, Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek egindako lana bere garaian nolakoa izan zen ulertzen laguntzeko, J.A. Mujika Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak hitzaurre bat egin du. Bestalde,  Idiazabalgo Udalak euskaratze-lan profesionalak enkargatu zituen eta edizio berrian elebidunean irakurri daiteke. Gaztelaniazko bertsioa bere hartan sartu da (facsimil bertsioan), egileek erantsitako irudi, argazki eta guzti. Azkenik, testuan aipatu bai, baina ezagutzen ez ziren bi argazki interesgarri ere sartu dira, San Telmo Museoak utzita.

Trikuharriak miatzean aurkitu zituzten aztarnak eta ateratako ondorioak gertutik ezagutzera ez ezik, testuak beste ezaupide batzuetara ere eramango du irakurlea.

Esate baterako, oso interesgarria da lehen arkeologo haiek lan egiteko nolako bitartekoak zituzten eta nola jokatzen zuten ikusteko. Adierazgarria da, nola eurek zuten jokamolde zientifikoari jarraituz aritzen ahalegindu ziren, baina era berean da agerian uztekoa -Joxean Mujikak hitzaurrean azaltzen duen bezala- erabilitako bitartekoak zein eskasak ziren (gaurko egunean arkeologoek dituztenen aldean, jakina).

Liburuaren izenburuak dakarrenari lotutakoak dira horiek guztiak. Baina gehiago ere bada. Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek, 1920 hartan Urtsuaran, Etzegarate eta Otsaurte inguruan bizi ziren jendeen bizimodua erretratatu zuten bere kontaeran: artzainen janzkera; bentetan zegoen giroa; inguruko mikeleteen ibilerak; aspaldiko kondairak... denetik jaso zuten eta etnologia aldetik ere oso estimatzekoa da liburuaren ekarria.

Liburu hau berrargitaratuta zer lortu nahiko litzatekeen esateko, onena, berriro ere, hitzaurrera jo eta beraren bukaerari begiratzea dugu:  ‘balio izan dezala mendiko ingurunean eskuragarri ditugun jakingaiak hobeto ezagutzeko eta, batez ere, gure eskuetan dagoen ondare hori babestu eta gordetzeak zenbaterainoko onura dakarkigun jabetzeko’.

Argitalpenarekin batera antolatutako beste jarduera batzuk

“Bost herrien arteko ibilaldia” (Idiazabal, Mutiloa, Segura Zegama eta Zeraingo udalerrietako Mendi Elkateek eta mendizaleek antolatuta) irailaren 15ean izan zen. Ataun eta Idiazabalen arteko muga eginez dagoen gaineran barrena, Izozkoa, Aitsu eta Atxurbideko mendietan dauden trikuharriak bisitatu zituzten. Joxean Mujika EHUko irakaslearen azalpenak jaso zituzten gerturatutako 60 lagunek.

Bigarrenik, Tertulian hitzaldi-zikloen barruan ‘Historiaurrea Goierrin. Idiazabal’ izenburupean hitzaldia emango du Joxean Mujikak urriaren 16an, asteartearekin, 18:30ean, Udaletxeko Areto Nagusian. Sarrera librea da, aforoa bete arte.

Hirugarrekin, eta haurrengana ere ondarearen trasmisio-lana iritsi dadin helburuarekin, Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolako guraso eta ikasleek Kirol Elkartearen Antonio Berasategiren laguntzaz irteera txikiago bat egingo dute, Guraso Elkarteko Mendi Taldeak antolatuta, zenbait trikuharri bertatik bertara ezagutuz.

Jesukristo Gure Jauna etorri baino lehen jentilak bizi omen zren Balenkalekuko bizkarrean.

            Garai hartan ez zuen euririk egiten, ezta lainorik ikusten ere zeruan.

            Han, urrutian, lehenengo lainoa azaldu zenean, denak ikaratu ziren.

            Bazen euren artean, laurehun urteko jentil zahar bat, bere txabolan erretiratuta bizi zena. Handik atera eta gertaera harrigarri hura ikustera eraman zuten; baina berak ez zuen ikusten, ezin zituen eta begiak ireki. Orduan, beretarrek betazalak apartatu zizkioten palanka batzuekin.

            Jentil zaharrak lainoa ikusi zuenean, honela esan zuen: “galdua duk gure arraza”. Eta halaxe izan zen, handik aurrera herrialde guztian kristautasuna zabaldu eta jentilak galdu ziren.

            Balenkaleku izena hortik omen dator, jentil zaharrari betazalak zabaltzeko palankak erabili izanagatik.

Etzegarateko Anastasio Letek Jose Miguel Barandiarani kontatua, 1920an

  

1595