Breadcrumb

Asset Publisher

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

"Play Again! Jolasa eta liburutegia” jardunaldia

2018/10/16
Foto Liburutegien Eguna,...



Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta Koldo Mitxelena Liburutegiak elkarlanean eta seigarren urtez, gamifikazioa liburutegietan gaiaren inguruko jardunaldi bat antolatu dute, “Play again! Jolasa eta liburutegia” lelopean.
Ekitaldia urriak 26 ostiralean izango da. Goizez, erreferentziazko lankideen hitzaldiak izango dira Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian. Arratsaldez, lantegi praktiko bat izango da Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegian Ana Ordasen eskutik. Beharrezkoa da bi ekintzetan aldez aurretik izena ematea.
 
Urriak 26, ostirala. Egitaraua
Goizeko saioa
Koldo Mitxelena Kulturunea. Areto Nagusia
Aurretiko izen-ematea
Harremana: kmkliburutegia@gmail.com  
Streaming: KMK zuzenean
9:00 – 9:30 Harrera eta ongi etorria
9:30 – 10:30 Pepe Pedraz
Liburutegien arlo dibertigarrian barrena. Jokoa, transformazio eta aldaketa bezala
10:30 – 11:00 Atsedena
11:00 – 11:45 Marina Espasa
Literapolisbcn: hiria eleberri bihur dezagun
11:45 – 12:30 Azahara G. Peralta
2075 Esperientzia Gakoa: distopia gamifikatua liburutegian
12:30 – 13:15 Andrea Vitórica 
Misterio harrapariak
13:15 – 14:00 Moderatzailea: Ana Ordás
Liburutegiak jokoen bidez eraldatzen. Parte hartzaileak: goizeko hizlariak

Arratsaldeko saioa
Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia
Aurretiko izen-ematea 
Harremana: kmkliburutegia@gmail.com 
Pertsona kopurua: 30
16:00 – 18:30 Ana Ordás 
Lantegia: Irakurketa jokoan

Azkenik, larunbatean familia lantegi bat izango da, oraingoan ere jolasa eta liburutegiarekin lotuta. Jarduera hiru leku ezberdinetan izango da: Komikigunea, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia eta Okendoko Kultur Etxean. Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide honetara idatzi: kmkliburutegia@gmail.com. Izena emateko, hemen sakatu.

  

643