Breadcrumb

Asset Publisher

Back Lurraldebus, LGTBI+ kolektiboarentzako espazio seguru gisa sarera batzen den Gipuzkoako lehen garraio publikoko operadorea

Lurraldebus, LGTBI+ kolektiboarentzako espazio seguru gisa sarera batzen den Gipuzkoako lehen garraio publikoko operadorea

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, bere departamentuak bat egin du Ortzadar LGTBI+ elkarteak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan bultzatutako sarearekin, zeinek 750 gune seguru baino gehiago dituen (500 fijoak eta 250 mugikorrak)

2025/06/23
Azahara Domínguez diputatua eta Nagore Espin, Ortzadar LGTBI+ elkarteko presidenta

Azahara Domínguez diputatua eta Nagore Espin, Ortzadar LGTBI+ elkarteko presidenta


Lurraldebus pertsona guztientzako espazio segurua izan dadin, baita LGTBI+ kolektiboarentzat ere, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bat egin du LGBTI+ Points Sarearekin, Ortzadar LGBTI+ elkartak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan sustatutako puntu seguruen sarearekin, eta dagoeneko 500 atxikimendu dituena.
Hala adierazi du Azahara Domínguez diputatuak, Nagore Espin Ortzadar LGBTI+eko presidentearekin batera Donostian izandako prentsaurreko batean, non jakinera eman du Lurraldebus sare honetan atxikitzen den Gipuzkoako lehen garraio operadorea dela.
Azahara Domínguezek azaldu duenez, astelehen honetatik aurrera, Lurraldebuseko autobusek leku ikusgarri batean erakutsiko dute puntu seguruaren bereizgarria, eta, beraz, Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoaren erabiltzaileek berehala jakingo dute ibilgailuetara sartzean, kolektibo horrentzako espazio seguruak direla. Era berean, autobusen barruan eraso homofobo edo transfoboren bat gertatuz gero jarraitu beharreko protokoloaren berri eman zaie gidariei. Domínguezek gogorarazi duenez, jarraibide hauek "erakunde espezializatu honen eta Ertzaintzaren artean adostuta dago", eta, besteak beste, honako neurri hauek jasotzen ditu: "lasaitasuna mantentzea eta transmititzea, biktimaren kontakizuna zalantzan ez jartzea, une horretan hartzen dituen erabakiak errespetatzea, espazio seguruak eta eskura dituen baliabideei buruzko informazioa eskaintzea, eta, beharrezkoa bada, konfiantzazko pertsonekin edo larrialdi-zerbitzuekin harremanetan jartzea".
"Garraio publikoa ez da garraiobide bat soilik, elkarbizitzarako espazio bat da, eta, horregatik, ezinbestekoa da pertsona guztientzako espazio seguruak izatea, haien ideia politikoak edo erlijiosoak, arraza, generoa edo sexu-izaera edozein direla ere. Pertsona guztiok dugu eskubide bera garraio publikoa bezalako funtsezko zerbitzu publikoa erabiltzeko eta beldurrik gabe egiteko. Horregatik, gure erabiltzaileei jakinarazi nahi diegu Lurraldebusen espazio seguru bat aurkituko dutela, errespetatuak eta babestuak izateko", nabarmendu du Domínguezek. Gainera, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan MUGIn dauden gainerako operadoreek sare horrekin bat egin dezaten planteatuko du bihar egingo den batzar nagusian.


Hazten jarraitzen duen 750 espazioko sarea
Nagore Espin Ortzadarreko presidenteak adierazi duenez, LGTBI+points sareak 750 espazio seguro baino gehiago ditu dagoeneko (500 fijoak eta 250 mugikorrak), eta LGBTI+ pertsonentzako ingurune seguru, errespetuzko eta solidarioak eskaintzea du helburu, trans pertsonen babesari arreta berezia eskainiz. "Ekimen hau gizarte-erakundeen, erakunde publikoen eta enpresen lankidetzaren emaitza da, eta bi helburu argi ditu. Lehenengoa, puntu seguruak ikusaraziz erasoak prebenitzea, eta bigarrena, LGBTI+ pertsonek beldurra sentituz gero edo erasoren bat jasoz gero lagun sentitu dezaketela adieraztea", azaldu du Espinek, eta sare horri atxikitako gune guztiek Ertzaintzarekin jarraibide argiak eta adostuak jasotzen dituztela nabarmendu du, eraso baten edo laguntza-eskaera baten aurrean jarduteko. Oinarrizko printzipioen artean honako hauek nabarmentzen dira: lasaitasuna mantentzea, biktimaren kontakizuna zalantzan ez jartzea eta haren erabakiak errespetatzea. Gainera, argibide praktikoak ematen dira kaltetuei laguntzeko moduari buruz, eta, beharrezkoa bada, senideekin, larrialdi-zerbitzuekin edo erakunde-baliabideekin harremanetan jartzen dira. "Lurraldebusi eskerrak eman nahi dizkiogu autobusen bidez bat egiteagatik, bestela ezinezkoa izango litzatekeen Gipuzkoako toki askotara iristeko aukera eskaintzen duelako", gaineratu du.
Ildo honetan ospatu egin du espazio seguruen sare honek hedatzen jarraitzea: "Pozten gaitu egunez egun LGBTI+ point sarea nola hazten ari den ikusteak. Ortzadar LGBTI+ taldearentzat funtsezkoa da Euskadi LGBTI+ kolektiboarentzat espazio libre eta segurua izatea. Oraingo honetan, gure sarea hazten ari da, eta, gainera, garatzen ari da, espazio mugikorrak lehen aldiz gune segurutzat hartuta".
Kontsulta ezazu Euskadiko espazio seguruen sarea hemen.

  

3603