Breadcrumb

Asset Publisher

Lurraldebusek ‘LurTicket’ App-a jarri du abian mugikorretik Bilboko aireportura doan autobus-linearako txartelak erosteko

Lurraldebusek ‘LurTicket’ App-a jarri du abian mugikorretik Bilboko aireportura doan autobus-linearako txartelak erosteko

Eboluzio Teknologikoko Programaren esparruan, Lurraldebusek, mugikorrerako aplikazio baten bitartez, online txartelak —inprimatu beharrik gabe— erosteko zerbitzu aitzindaria aurkeztu du, tiketa txartel-leihatiletan eta makinetan erosi ordez aukera azkarra eta zuzena eskainiz.

Eboluzio Teknologikoko Programaren esparruan, Lurraldebusek, mugikorrerako aplikazio baten bitartez, online txartelak —inprimatu beharrik gabe— erosteko zerbitzu aitzindaria aurkeztu du, tiketa txartel-leihatiletan eta makinetan erosi ordez aukera azkarra eta zuzena eskainiz.

Lurraldebusek —Gipuzkoako autobusen hiriarteko zerbitzua—, gaur, Bilboko aireportuko linean ticketing mugikorreko teknologia aitzindaria jarri du abian, erosteko APP baten bidez txartelak eskuratzeko. Bilboko aireportura doan autobusen zerbitzuan ezarri da mota honetako lehen esperientzia.

LurTicket sistema izena du, eta erabiltzaileek euren telefono mugikorretan jaitsitako aplikazio baten bidez, txartelak erosteko eta aktibatzeko aukera ematen du, paperean inprimatu beharrik gabe. Kreditu txartelarekin telefono bidez eskuratutako tiketak hilabete lehenago eros daitezke eta autobusera igo baino ordubete lehenago mugikorrean bertan aktibatu behar dira, pantailan QR kode enkriptatua sortuz. Kode hori autobus gidariak irakurgailu espezifiko batekin baliozkotuko du, hegazkinetara igotzeko egiten den antzeko moduan.

Mugikorraren bitartez txartelak erosteko APP honek asko hobetzen du linea honetako erabiltzaileei eskainitako arreta, batez ere Bilboko aireportuan bertan. Hala, tiketak modu erosoan, azkarrean eta errazean erostea izugarri laguntzen du, makina automatikoetara jo beharrik edo autobusean bertan gidariari erosi beharrik gabe.  Era horretan, adibidez, txanponak eraman beharrak eragindako eragozpenak desagertzen dira. Gainera, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eskuragarri dagoenez, txartela erraz eskuratzeko aukera ematen die, bai gipuzkoarrei bai Bilboko aireportutik Donostiara eta Gipuzkoara hurbiltzeko edo bertatik aireportura joateko autobus-zerbitzu hau erabiltzen duten bisitariei eta turistei.

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak adierazi bezala, “honako hau beste urrats bat da, erabiltzaileekiko arreta eta zerbitzua hobetzeko Lurraldebus bizitzen ari den berrikuntza teknologikoan. Lurraldebusen LurTicket App berriarekin, hiriarteko garraioko zerbitzu publiko modernoa eta teknologikoki aurreratua eskaintzen dugu, mugikorraren bitartez, zuzenean, azkar, eroso eta erraz txartelak erosteko aukera emanez. Gure helburua da Lurraldebusi XXI. mendeko kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko behar diren tresna digitalak eta teknologia ematea, garraio publiko hau erabiltzean milaka gipuzkoarrek egunero Lurraldebusen jartzen duten konfiantzaren parean”.

LurTicket aplikazio berria Bilboko aireportuaren eta Donostiaren arteko linean jarri da martxan. Iazko udan ordutegiak luzatuz eta maiztasuna ordu erdiro jarri ondoren, uztailean eta abuztuan linea hau 72.000 lagun inguruk erabili zuten.

Masabi-ren teknologia eransteko SDK Justride erabiliz Gertek euskal enpresak landutako App-ak euskarria euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen du. Gainera, Masabiren Inspect teknologiari esker, autobus-gidariek erabiltzaileen mugikorretan aktibatutako txartelak eskaneatu ahal izango dituzte. Lurraldebusek erabiltzen duen Masabiren Justride plataforma mundu osoko 40 garraio-operadore baino gehiago erabiltzen ari dira New York, Londres, Las Vegas, Los Angeles, Boston eta Sydney bezalako hiritan eta Frantzia edo Holanda bezalako herrialdetan.

“Lurraldebusen arro gaude Espainian teknologia aitzindari hau abian jartzen lehen garraio publikoko zerbitzua izan garelako. Lehen urrats hau, aurrerago emango diren etapatan, beste erronka konplexuagotara zabaldu behar da Gipuzkoako garraio publikoko sistema integratuaren beharrei erantzuteko”.

Bestalde, Masabiko CEO Brian Zanghi-k adierazi du “Lurraldebuseko linea honetan txartel mugikorra sartu izanak Gipuzkoan bidaiarientzako autobus-bidaiak erosoagoak bihur daitezen lagunduko du. Honakoa erreferentzia-proiektu bat da eta Lurraldebusekin eta Gertek gure bazkidearekin batera lan egiteaz oso pozik gaude, botoi bat sakatuz bakarrik, erabiltzaileei euren txartelak edozein lekutan eta edozein unetan erosteko aukera ematen diegulako”.

  

2163