Breadcrumb

Asset Publisher

Back Made in Ormaiztegi

Made in Ormaiztegi

Bihartik aurrera Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat erakusketa aurkeztuko da Zumalakarregi Museoan.

2016/02/24

Bihartik aurrera Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat erakusketa aurkeztuko da Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan. Maiatzaren 15 arte ikusgai egongo da.

Goierri bezalako industria garapen zabaleko eskualde batean, erakusketa honek, industrializazioak Ormaiztegin izan zituen ezaugarriak azaldu nahi ditu, XIX. mendeko lehen pausoetatik hasi eta gaur egun arte. Berezkoak diren bainuetxearekin eta tren-zubiarekin hasi eta Ormaiztegiren izaera markatu zuten familia ezberdinek bultzatutako enpresa berrien sorreraraino.

Erakusketaren oinarria “Ormaiztegi 1860-1970” liburua da, 2013an argitaratua, fenomeno honen xehetasunak jasotzen dituen lan mardula. Gainera liburu honen egileetako bat den Zeles
Otamendiren laguntza jaso dugu erakusketaren prestakuntzan.

Bestalde, Ormaiztegiko enpresa, langile eta familia ugarirekin harremanak izan ditugu erakusketa osatzen duten materialak biltze arren. Zer esanik ez udalarekin izandakoak, berau baita pieza askoren iturria. Gainera, erakusketara dei egiteko Elgoibarko Makina-erreminta museoak industrializazioari lotutako hiru bitrina utzi dizkigu Ormaiztegiko plazan kokatzeko.

GAI EREMUAK:
Ormaiztegi XIX. mendean:

Inguruko herriak bezala, XIX. mendean Ormaiztegi nekazari herria zen, eta bertan eman ziren
zenbait gertakarik bertako jarduera ekonomikoaren aniztasuna erraztu zuten. Bidegurutze bat izateak, trenbideak eta bainuetxeak, Ormaiztegiri mundura zabaltzeko ateak ireki zizkion.
Ormaiztegiko ekintzaileak:

Mende hasieran, artisau lanen garapena eta ekintzaile sena izan ziren industria ekimen berrien
sorrerarako arrazoi. Enpresa txiki eta ertainak sortu ziren, kapital handiegirik gabekoak. Bertan
lan egiten zuten askok fabrikako lanez gain baserrikoak egiten jarraitzen zuen, beste batzuk ordea, eskualdeko metalurgia enpresetan ikasitakoa eransten zuten.

PROGRAMAZIOA
Bisita gidatuak
Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat erakusketa, museoa irekita dagoen ordutegi berean bisitatu daiteke eta bisita gidatu programatuak eskainiko dira larunbatero, 11:00etan euskaraz eta 12:30tan gazteleraz eta arratsaldeko 17:00tan euskaraz edo gazteleraz taldearen arabera. Horrez gain, erreserbatuz gero, taldeei bisitak eskainiko zaizkie, eta bai gazteei, bai helduei zuzendutako tailerrak ere
antolatuko dira.

Jarduerak
Martxoak 12. (11:00)
Belaunaldien arteko topaketa: Maria Pilar Agirreren eskutik herrian hain errotuta egon
den bobinaje lana ezagutuko dugu rotor bat bobinatzen duen bitartean.
Martxoak 18. (19:00)
Irati Otamendiren hitzaldia (arkitektua): “Industrializazioa:atzo garapen, gaur ondare. Bihar...?”
Apirilak 9. (19:00)
Ekintzaileen topaketa.
Apirilak 15. (19:00)
“Oda a la fábrica abandonada” dokumentalaren emanaldia. I. Uriarte, U. Alonso. 2012, Euskal Herria. 24’ VO. Arquia Fundazioak utzia. Ondoren dokumentalaren azterketa Irati Otamendirekin.
Apirilak 16 (16:00)
Familia tailerra: “Ormaiztegi zentzumen guztiekin”.
Maiatzak 14 (16:00)
Familia tailerra: “Familia egiturak, atzo eta gaur”.
 

  

1276