Breadcrumb

Asset Publisher

Back Marisol Garmendiak, Debagoienako alkateekin batera, aztertu ditu Lurraldebus zerbitzuko hobekuntzak

Marisol Garmendiak, Debagoienako alkateekin batera, aztertu ditu Lurraldebus zerbitzuko hobekuntzak

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru-diputatu Marisol Garmendia sozialista Eskoriatzan bildu da Debagoienako zenbait alkaterekin.

2017/06/13
Marisol Garmendia, en Eskoriatza, junto a los alcaldes de Debagoiena

Bilera horretan Iñaki Prego Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun zuzendaria ere izan da. Garmendia foru-diputatuak garraio publikoko zerbitzu horiek hobetzeko proposamena planteatu du, eta, orain, proposamen hori aztertu beharko dute eraginpean dauden udalerrietako alkateek. “Garraio publikoa herritarrentzat hobetzen jarraitu nahi dugu. Oraingo honetan, Lurraldebusek Debagoienan duen eskaintza indartu nahi dugu, praktikoagoa eta erakargarriagoa izan dadin” adierazi du Marisol Garmendiak.

Lan-bilera horren ostean, “lehen harremana besterik ez” foru diputatu sozialistaren hitzetan, aurreikusi da, irailean, Lurraldebusen herritarrentzako zerbitzuen eskaintza berria zehaztu ahal izatea, “betiere eskualdea osatzen duten udalerrietako alkateekin adostuta”, aditzera eman du Garmendiak.

  

1336