Breadcrumb

Asset Publisher

Back GK Green Fashion jardunaldia

GK Green Fashion jardunaldia

Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren laugarren ekitaldia

2019/10/17
  • Jose Ignacio Asensio: «Klima-aldaketaren aurkako borrokan, ehungintza-industriak zeresan handia du, lehenengoa delako baliabideen kontsumoan, eta bigarren kutsatzaileena. Horregatik, modaren etorkizuna jasangarria izango da edo ez da izango, planetak agian ezingo baitu jasan».


Gloria Gubianas, Brenda Chávez, Orencio Vázquez, Olatz Elezcano, B2 fabric eta Blanca Gomara izango dira ‹green› programa lideratuko duten pertsonak. Programa horren oinarri izango dira slow fashion sektoreko prozesuen, materialen eta marken azken joerak, kontsumo kontzientea eta erantzukizun soziala, besteak beste.

Gaur goizean GK Green Fashionek sustatzen duen Moda Jasangarriaren jardunaldiaren laugarren edizioa hasi da. GK Green Fashion moda jasangarriaren klusterra da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak sortua, eta bertan moda jasangarriaren aldeko 26 eragile gipuzkoarrek parte hartzen dute.

Jardunaldi honetan («Slow Fashion: Kontzientzia, Planeta eta Etorkizuna» izena hartu duena), sektoreko profesionalak eta modaren bertsio kontzientziatuenean interesa duten herritarrak bildu dira. José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak azaldu duenez «jasangarritasunaren edukiak marketina edo moda baino gehiago izan behar du. Ingurumeneko Departamentuan, apustu sendoa egin dugu tokiko ekoizpena eta diseinu jasangarri bat bultzatzeko. Hori erakusten dute ‹GK Green Fashion› moda jasangarriaren klusterra osatzen duten 26 diseinatzaileek».

Jardunaldiak moda jasangarriaren aldeko aldaketa lideratzen ari diren Espainiako erreferentzia nagusien ponentziak eta hitzaldiak izan ditu. Aldaketa horretan, arropa ingurumenarekiko eta giza eskubideekiko begirunez egiten da.

Gemma Gómez Slow Fashion Next-en fundatzailea da. Plataforma horrek 120 marka biltzen ditu, planetarekin erantzule diren markak, eta egunero borrokatzen du modan jasangarritasunaren balioen inguruan kontzientzia zabaltzen.
Gloria Gubianas, gaztea izanagatik, fenomeno bat da moda jasangarriaren panoraman. Hemper motxilen sortzaileetako bat da. Gazteen artean biziki biralizatu diren motxilak egiteaz gain, marka hori eraldaketa sozialerako tresna bat da; izan ere, proiektuak Nepaleko garapen sozial eta ekonomikoari laguntzen dio.
Brenda Chávez jasangarritasunean eta kulturan aditua den kazetari bat da. Vogueren erredaktore nagusia izan da, eta Cosmopolitaneko zuzendariordea. Tu consumo puede cambiar el mundo liburuaren egilea da (Planeta). Orobat idatzi du Al borde de un ataque de compras liburua, urriaren 24an argitaratuko dena. Aditua da eta komunikabide askotan parte hartzen du, kontsumo jasangarriaren gainean duen ezagutza zabalduz.


Orencio Vázquez Erantzukizun Sozial Korporatiboaren Behatokiko koordinatzailea da. Orobat, beste zenbait kargu ditu: Erantzukizun Sozial Enpresarialaren Kontseilu Estataleko kidea da, eta Espainiako Kontaktu Puntu Nazionaleko aholkularia, Zenbait unibertsitatetako irakasle izan da, eta Erantzukizun Sozial Korporatiboarekin zerikusia duten artikuluak eta argitalpenak ditu. 
Olatz Elezcanok Micolet ordezkatu du, Europako liderra bigarren eskuko emakume arroparen salmentan web bidez. 2018an % 150eko hazkundearekin amaitu zuen Europako merkatu nagusietan. Egun Espainian, Frantzian, Portugalen, Erresuma Batuan, Italian eta Alemanian operatzen du. Bilboko marka honek egunero borrokatzen du arropa ekoizpen masiboari aurre egiteko eta hilero 30.000 arropa salbatu eta berrerabiltzeko.
Blanca Gómara B2fabric Showroom & Consultoría de Moda Sostenible-ko sortzaileetako bat da.  Diseinatzailea izan zen fast fashioneko enpresa batean, eta ikusi zuenean nolako kalteak eragiten dituen sektoreak inguruko langileen osasunaren gainean, Slow modara pasatu zen.  Une horretatik, moda jasangarrian murgilduta dabil, Yono Taola eta, ondoren, Latitude markekin. B2fabric-ek lan egiten du material, modelo eta sistema jasangarri berriak sortzen eta diseinuaren munduan jakitera ematen.

Jardunaldia workshop batekin amaitu da, berrikuntzan, brandingen, ekintzailetasunean eta berrikuntza sozialean aditua den Neus Portasen eskutik. 15 urte eman ditu Marketinean lanean eta mundua aldatzeko negozio aukeretan. Neusek moda jasangarriarentzat marketinak duen garrantzia aztertu du lantegian.

 

Ingurumen Departamentuak sustutako klusterrean kokatzen da jardunaldia, eta helburua da balioa ematen Slow Fashion modari Fast Fashion egungo modeloen aurrean. «Helburua da balioa ematea moda jasangarriari eta ingurumenarekin begirunea duen modari, zeinetan gure diseinatzaile gipuzkoarrek urteak baitaramate lanean. Gure rola ikusgarritasuna ematea da, baliabideen kontsumo jasangarria sustatzea eta modelo ekonomiko berri bat bultzatzea, gure tokiko diseinatzaileen hazkundeari lagunduko diona», esan du foru diputatuak.

 

 

  

2323