Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 400.000 euro emango dizkio Pasaiako Udalari, herritarrei irekitako portu-espazioak mantentzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 400.000 euro emango dizkio Pasaiako Udalari, herritarrei irekitako portu-espazioak mantentzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 400.000 euro emango dizkio Pasaiako Udalari, herritarrei irekitako portu-espazioak mantentzeko
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, inbertsio horri esker, Udalak mantentze eta kontserbazio lanak egiten jarraitu ahal izango du espazio hauetan: Lonja plaza eta estalkia; La Herrerako biltegien estalkia; Hospitalilloko kaia; San Pedroko kaia; Torreatze-Ondatxo-Puntas eremua; eta Bizkaia plaza.

Azahara Domínguez diputatua eta Lore Suárez zuzendaria
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 400.000 euro emango dizkio Pasaiako Udalari, herritarrentzat zabalik dauden portu-eremuak mantentzeko eta kontserbatzeko lanak egin ditzan.
Hala iragarri du arloko diputatu Azahara Domínguezek, eta azaldu du bere departamentuak hitzarmen bat sinatu duela Pasaiako Udalarekin. Hitzarmen horren arabera, hainbat jarduera finantzatuko dira, hala nola artapena, konponketa, argiztapena, garbiketa, lorezaintza eta antzekoak, erabilera publikorako utzitako eremuetna, hala nola, plaza eta lonjaren estalkia, La Herrerako biltegien estalkia, Hospitalilloko kaia, San Pedroko kaia, Torreatze-Ondartxo-Puntas ingurua eta Bizkaia plaza.
Diputatuak azaldu duenez, hitzarmen hau bere departamentuak Pasaialdea biziberritzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen da, eta bere helburua da "programa integral bat garatzen jarraitzea, epe labur eta ertainean hiri-espazioak eta ekipamendu degradatuak birgaitzea eta berreskuratzea ahalbidetuko duena, herritarren beharrei erantzunez lurralde-garapenari eta herritarren ongizateari laguntzeko, ekonomia, hirigintza, gizartea eta kultura biziberritzeko helburu orokor baten barruan".
Konpromiso estrategikoa
Azahara Domínguezek azpimarratu duenez, hitzarmen honek "berretsi egiten du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak pasaitarren eta inguruko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko dugun konpromisoa".
Ildo horretan, gogorarazi du 2018an Portuaren Plan Berezia onartu zenetik, bere departamentuak "inbertsio handiak egin dituela portu-hiri espazioak eraldatu eta berreskuratu daitezen, herritarren gozamenerako". Legegintzaldi honetan, 1,2 milioi euro gaitu dira Pasaiako Udalarekin portuko guneak mantentzeko egindako hitzarmenetan. Gainera, azken urteetan beste 6,8 milioi inbertitu dira udalerriko hiri-berroneratze proiektuetan, eta 2026ko aurrekontu proiektuak 7,9 milioi aurreikusten ditu Pasaiarako.
"Denbora honetan egin ditugun inbertsioek, beste erakunde batzuekin elkarlanean, argi eta garbi eragin dute pasaitarren ongizatean; izan ere, lehen herritarrei debekatuta zeuden espazioak duindu ahal izan dira eta jendearen gozamenerako prestatu. Lonja, bere plaza eta estalkiarekin, Trintxerpeko oinezkoen pasealekua edo Ondartxo pasealekua dira horren adibide ", adierazi du diputatuak, eta nabarmendu du bere departamentuak Pasaiaren aldeko apustuari eusten diola: "Espero dugu laster hasiko direla Trintxerpen Correosen lurzatia urbanizatzeko lanak egiten, eta Adinberri inguru hori berroneratzeko lantzaren punta izango da. Horregatik, erakunde arteko akordioak bultzatzen jarraituko dugu, Pasaiako hiri-berroneratzea ez ezik, ekonomia, kultura eta gizartea suspertzeko, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin", amaitu du.
1186