Breadcrumb

Asset Publisher

Back Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak dirulaguntzak emango dizkie udal hirigintza-plangintzan aurrera egiteko laguntzak eskatu dituzten udalerri guztiei

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak dirulaguntzak emango dizkie udal hirigintza-plangintzan aurrera egiteko laguntzak eskatu dituzten udalerri guztiei

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Alkiza, Altzaga, Amezketa, Ataun, Baliarrain, Gaintza, Getaria, Larraul, Lizartza, Mutiloa, Orio eta Orexa izango dira laguntza horien onuradunakk Laguntza hauel 7.000 biztanletik beherako herriek beren plangintzan iraunkortasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa, besteak beste, jorratu ahal izatea eta, horrela, 2006ko lurzoruaren euskal legea betetzea helburu dute.

Azahara Domínguez diputatua 7.000 biztanle baino gutxiago eta udal hirigintza-plangintzan aurrera egiteko laguntzak eskatu dituzten...

Azahara Domínguez diputatua 7.000 biztanle baino gutxiago eta udal hirigintza-plangintzan aurrera egiteko laguntzak eskatu dituzten udalerrietako alkateekin bildu da


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak dirulaguntzak emango dizkie 2025ean 7.000 biztanletik beherako udalerriei zuzendutako hirigintza-plangintzan aurrera egiteko laguntzak eskatu dituzten hamabi udalerriei: Alkiza, Altzaga, Amezketa, Ataun, Baliarrain, Gaintza, Getaria, Larraul, Lizartza, Mutiloa, Orio eta Orexa.
Azahara Domínguez diputatua herri horietako alkateekin bildu da astearte honetan, eta aurkeztutako eskaera guztiak aintzat hartu ahal izango direla jakinarazi die. Gainera, Foru Aldundian egin den topaketan, bere departamentuak udalerri txikiekin duen konpromisoa berretsi du. Izan ere, udal txikiei eskua luzatu die hirigintzaren arloko lankidetzaren bidean sakontzeko.
Azahara Domínguezek azpimarratu du dirulaguntza hau oso garrantzitsua dela, "udalerri txikienek, eta, beraz, ekonomikoki mugatuenek, beren hiri-plangintzan egin beharreko aldaketei aurre egin ahal izateko aukera ematen baitu, tokiko erronkei eusteko aukera emanez, hala nola jasangarritasunari, hiri-berroneratzeari edo klima-aldaketari, besteak beste".
Diputatuak azaldu duenez, dirulaguntza lerro honek udalerri horiek beren gain hartu behar duten hirigintza-dokumentua idazteko gastuen zati bat estaltzen du. Deialdi honetan, dirulaguntzak honako hauek izan dira: Orexa, 6.207,30 euro; Orio, 16.920,64 euro; Amezketa, 17.542,50 euro; Lizartza, 27.769,50 euro; Gaintza, 28.994,63 euro; Altzaga, 29.108,97 euro; Alkiza, 30.000 euro; Ataun, 30.000 euro; Baliarrain, 30.000 euro; Getaria, 30.000 euro; Larraul, 30.000 euro eta Mutiloa, 30.000 euro.
"Hirigintza etorkizuneko Gipuzkoa diseinatzeko dugun tresna da, eta horretarako funtsezkoa da udal txikienen ondoan egon eta ekonomikoki laguntzea, ez bakarrik datozen erronkei aurre egin diezaieten, baizik eta beren bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen jarraitu ahal izan dezaten, biztanleek herri horietan beren bizitzak gara ditzaten beharrezkoak diren zerbitzuak eta azpiegiturak emanez. Azken batean, udalerri horien biziraupena bermatzeaz ari gara", adierazi du Azahara Dominguezek.


Laguntzen handitzea
Dirulaguntzen lerro horren zenbatekoak gora egin du aurten: iaz 200.000 euro ziren, eta 2025ean, berriz, 300.000 euro baino gehiago (306.543,54), hau da % 53,27 hazi da. Diputatuaren ustez, horrek erakusten du "departamentuak konpromisoa duela lurraldearen kohesioarekin eta pertsona guztien aukera-berdintasunarekin, bizi zaren lekuan bizi zarelarik". Igoera horri esker, aurkeztutako hamabi eskaerei erantzun ahal izan zaie. Iaz, berriz, zazpi udalerrik jaso zuten dirulaguntza hori: Alkizak, Ataunek, Antzuolak, Elduaienek, Larraulek, Legorretak eta Lizartzak.
"Udal hauen eskutik lanean jarraituko dugu, eta zabalik gaude lankidetza-bide berriak aztertzeko, guztion artean bermatzeko Gipuzkoako udalerri guztiek, beren tamaina edozein dela ere, beharrezko tresnak izango dituztela etorkizunera begiratuko duen, integratzailea eta inklusiboa izango den, ingurumena errespetatuko duen eta biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duen hiri-garapena planifikatzeko", amaitu du diputatuak.
 

  

1949