Breadcrumb

Asset Publisher

Back Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak N-I-eko Lurraldebuseko linea berria Legazpiraino luzatuko du datorren astelehenetik, maiatzak 26etik aurrera

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak N-I-eko Lurraldebuseko linea berria Legazpiraino luzatuko du datorren astelehenetik, maiatzak 26etik aurrera

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, astelehenetik ostiralera, 6:15 eta 7:15eko espedizioek zerbitzua izango dute Legazpitik 6:05 eta 7:05ean; era berean, 20:45 eta 21:45ean Donostiatik ateratzen diren autobusak Legazpira iritsiko dira. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 8:15eko autobusa Legazpitik irtengo da 8:05ean, eta Gipuzkoako hiriburutik 22:45ean abiatzen denak herri horretan egingo du azken geldialdia. Autobusa Urola Industrialdean geldituko da.

2025/05/23
Azahara Domínguez diputatua Erik Gálvez eta Óscar Valbuenarekin batera

Azahara Domínguez diputatua Erik Gálvez eta Óscar Valbuenarekin batera


Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak iragarri duenez, N-I errepidearen (GO07) Lurraldebuseko linea berria Legazpiraino zabalduko da astelehen honetatik, maiatzaren 26tik, aurrera. Horrela, astelehenetik ostiralera 6:15ean eta 7:15ean Donostiarantz abiatzen diren autobusak hamar minutu lehenago (6:05 eta 7:05) abiatuko dira Legazpitik, ondoren Zumarragan sartu eta ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Era berean, 20:45ean eta 21:45ean Donostiatik ateratzen diren autobusak Legazpira iritsiko dira. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 8:15eko autobusa aterako 8:05ean aterako da Legazpitik, eta Donostiatik 22:45ean ateratzen dena herri honetara iritsiko da. Horrela, aipatutako espedizioetan linea berriak Urola Industrialdeko geralekua izango du ibilbidearen hasiera eta amaiera. Aldaketa horrek ez du eraginik izango linea honetarako gainerako udalerriei ematen zaien zerbitzuan. Gainera, diputatuak gogorarazi du Legazpin autobusera igotzen direnak Tolosan (Santa Klara komentua) edo Donostian jaitsi ahal izango direla, eta inolaz ere ez Zumarragan, Beasainen edo Ordizian. Era berean, herri horietan ezin izango dute autobusa hartu Legazpira iristeko.
Azahara Domínguez Legazpiko alkatearekin, Erik Galvezekin, eta Óscar Valbuena Garapen Jasangarria, Trantsizio Energetikoa eta Garraioko zinegotziarekin bildu da berriro. Bilera honetan, bere departamentua linea honen erabilera-datuak aztertzen ari dela aurreratu du, urrian zer premia dauden eta zerbitzua noraino aldatu beharko den aztertzeko.
Diputatuak gogorarazi duenez, linea hau bere departamentuaren "apustu estrategikoetako bat" da, eta "goierritarren aldarrikapen historiko bati erantzuteko" jarri da martxan, "eta gainera, Urola Garaiko konexioak hobetzeko aukera ematen du".


Benetako beharretara egokitutako zerbitzua
Linea berri hau joan den apirilaren 28an martxan jarri zenetik, Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi zuen bere departamentuak erabilera-datuen jarraipen zehatza egingo zuela, zerbitzua herritarren benetako beharretara egokitzeko. Zentzu horretan, gogorarazi du autobusen irteera-ordutegia 15 minutu atzeratu zela Legazpiko herritarrek Zumarragan modu eroso eta arinean transbordatzeko aukera izan zezaten, eta iragarri du erabilera-datuak aztertzen jarraituko duela udazken honetan beste ordu-tarte batzuetako zerbitzuak herrira iristea beharrezkoa den ala ez erabakitzeko.
Gainera, zerbitzuaren bigarren egunetik, lineak herritarren aldetik izan duen harrera ona ikusita, Donostiarantz 7:15etako espedizioa indartu egin da.
Bestalde, gogorarazi du, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) presidente den aldetik, organo honi eskatu diola azter dezala MUGIren erabiltzaileei mesede egingo dien doako aldaketa bikoitza ezartzeko aukera. Ibilbide bat egiteko bi linea edo operadore baino gehiago hartu behar dituzten pertsonei zuzendutako neurria da, eta horrek udalerri txikienetako biztanleak kaltetzen ditu nagusiki. Gai horri buruzko azterketa teknikoa datorren ostegunean, hilak 29, egingo den ITG batzordean hasiko da.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azpimarratu du garraio publikoa zerbitzu "bizia" dela, eta "etengabe" aztertu behar dela, eskainitako zerbitzua herritarren "benetako beharretara" egokitu dadin. Lurraldebuseko linea guztietan egiten da hori. Halaber, Gipuzkoan garraio publikoaren erabileraren sustapenean aurrera egiteko tresna nagusiak "erakundeen arteko lankidetza" eta "entzute aktiboa" direla nabarmendu du. "Gero eta pertsona gehiagok joan-etorrietarako garraio publikoaren alde egitea nahi badugu, funtsezkoa da haien beharretara egokitzen den zerbitzua eskaintzea: horregatik, oso garrantzitsua da gainerako erakundeei eta erabiltzaileei entzutea, horrek ematen dugun zerbitzua hobetzen jarraitzea ahalbidetzen baitigu", adierazi du. "Lankidetzaren bidean jarraituko dugu, eta beharrezkoak diren neurriak hartuko ditugu garraio publikoak gipuzkoarren desplazamendu-beharrak ase ditzan, eta, beraz, pertsona guztiek beren bizi-proiektuak garatzeko aukera berdinak izan ditzaten, bizi diren lekua eta errenta-maila edozein izanda ere", baieztatu du.
Bestalde, Legazpiko alkate Erik Gálvezez honako hau adierazi du: "Albiste ona dugu gaur, gure eskaera onartu egin baita, eta astelehen honetan bertan Legazpi-Donostia lau autobus zerbitzu izango ditugu. Horrek argi uzten du Aldundiak legazpiarrei zerbitzu hori emateko borondatea duela. Legazpi gehiago eta hobeto konektatuta dago, hiriburuarekiko zuzeneko konexioak eguneroko mugikortasun-beharrak eta bizilagunen bizi-kalitatea hobetuko ditu. Beste behin ere, agerian geratzen da erakundeen artean prestasuna, borondatea eta elkarrizketa dagoenean, herritarrok, kasu honetan legazpiarrok, onuradun ateratzen garela".
Azkenik, Garapen Jasangarria, Trantsizio Energetikoa eta Garraioa zinegotziak, Óscar Valbuenak, bere esker ona adierazi nahi izan dio foru diputatuari linea berri hau martxan jartzeagatik. "Zalantzarik gabe, jauzi kualitatiboa emango du Urola Garaia eta Legazpi Donostiarekin lotzeko bidean. Inoiz planteatu ez den linea bat da. Nabarmendu nahi dut, baita ere, diputatua hasieratik agertu dela prest legazpiarren beharrei erantzuteko linea moldatzen joateko. Zalantzarik gabe, aurrerapauso bat da mugikortasun iraunkorraren eta garraio publikoaren ikuspegitik", adierazi du.
 

  

5348