Breadcrumb

Asset Publisher

Back Juanjo Olasagarrreren Ia Hemen liburua argitaratuta

Juanjo Olasagarrreren Ia Hemen liburua argitaratuta

Lete poesia sariaren aurtengo lana irabazlea

2018/06/27

Pamiela argitaletxeak Ia Hemen liburua argitaratu du Juango Olasagarreren, Xabier Lete IV poesía sariaren lan irabazlea. Koldo Mitxelena Kulturunean izan den aurkezpenean egilea bera, Maria José Telleria Kultura Zuzendaria eta José Angel Irigarai idazlea eta argitaletxeko partaidea izan dira.

Hemen liburuaren ezaugarrien artean, poemen egikera aberatsa eta hats luze zein sakonera handiko hausnarketa izatea goraipatu du epai-mahaiak. Ironia baliatzen du egileak, ausart eta anker. “Hemen ez da ezer gertatzen” esanez labur genezake esaten den guztiaren gainezkaldiaren ostean geratzen dena.

Poema bilduma anitza da formen, irudien eta gaien ikuspegitik. Gizon egin baten bizitzaren pusketatik sortzen den hausnarketa aldi liriko eta aldi berean petrala eskaintzen du Juanjo Olasagarre euskal poeta ezagunaren obra honek. Urbanotasuna, naturarekiko atxikimendu mikatza, norberarekiko arroztasuna, itzuleran beti norabait iristea, maitasuna, ez-maitasuna, bulkada homoerotikoak, hausnarketa filosofikoak, hona bildumako ildo oparoak…

Juanjo Olasagarre

Arbizun (Nafarroa) jaio da 1963an. Idazlea eta literaturako irakaslea da bigarren hezkuntzan. Hainbat komunikabideen kolaboratzailea da, hala nola, Egin, Egunkaria, Berria, Deia eta Argian. Volgako Batelariak literatur blogean hatzen du parte literaturako artikuluak eta kritikak idazten.

Nobela, poesia, antzerkia idatzi ditu eta itzulpenak eta bidaia kronikak ere egin ditu. Bere lehen nobela dagoeneko gazteleraz, italieraz eta errusoz ere irakur daiteke.

  

1114