Uholdeek eragindako errepideen egoeraren eguneraketa
Uholdeek eragindako errepideen egoeraren eguneraketa
GI-2130-A, GI-2131 eta GI-2133 errepideak ireki dira. GI-3371 errepidea Gaintzan eta GI-3071 errepidea Altzo-Azpirako sarbidean itxita jarraitzen dute.

Azken orduetan izandako euri jasek eragindako errepideen egoerari dagokionez, azken eguneraketa jakinarazten da jarraian.
GI-2130 Tolosa-Berastegi, GI-2130-A (Leaburu parean) eta GI-2131 (Alegiko eremua) berriz ere zabaldu dira.
GI-2133 errepidea ere zabalik dago, eta horrek Amezketa herrira sartzeko aukera ematen du berriro. Hala ere, errepide honen erabiltzaileei arreta berezia eskatzen zaie, errepidea zabalik egon arren, azken orduetan gertatutako hainbat luizi oraindik ez bait dira guztiz garbitu.
Itxita jarraitzen dute GI-3371 errepideak, Gaintzarako sarbidean, eta GI-3071 errepideak, Altzo-Azpiko tartean, Altzora doan bidean. Bide horiek oraindik ez dira erabilgarriak eta itxita egongo dira euren egoera ebaluatu eta egokitzapen lanak amaitu arte. Hala ere, herri horietara sartzeko aukera bermatuta dago dauden ibilbide alternatiboen bidez: Gaintzarako, GI-3372 errepidea erabil daiteke; eta Altzorako, GI-3072 eta GI-3620 errepideak.
Gainerako errepide-sarea erabilgarria da, nahiz eta arreta berezia izatea gomendatzen den.
Zenbait errepide tarteetan garbiketa eta egokitzapen lanak ari dira burutzen. Horregatik, herritarrei eskatzen zaie beharrezkoak ez diren bidaiak saihestu eta une oro emandako argibide eta seinaleztapen aldagarriak jarraitzea.
Gipuzkoako Foru Aldunditik egoera gertutik jarraituko dugu.
4343