Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputazioak eta Real Unionek lankidetza hitzarmena sinatu dute talentua sustatzeko

Diputazioak eta Real Unionek lankidetza hitzarmena sinatu dute talentua sustatzeko

Talentua sustatzea da helburua.

Kultura eta Kiroletako Diputatu den Denis Itxasok eta Real Unioneko presidente den, Ricardo Garcíak hitzarmen bat sinatu dute talentu heziketa proiektua finantziatzeko. Horretarako Aldundiak 150.000 euro jarriko ditu 2017-2018 denboraldiari aurre egiteko erabiliko da.

Aldundiari dagokio Gipuzkoako kirola garatzea eta sustatzea eta Gipuzkoako klubei laguntza ematea. Hori dela eta, Itxasok esan du “Gipuzkoako futbolarekin zuzenean inplikaturik dauden eragileek historikoki aitortu dutela Real Sociedad de Fútbol SADek bere historia, azpiegitura, jarraitzaile kopurua eta kirol ibilbidea direla-eta, baldintza ezin hobeak dituela Gipuzkoako futbolaren lidergoa betetzeko”. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Real Sociedad Fundazioarekin, Gipuzkoako oinarrizko futbola garatzeko.

Ixasok eskertu egin du Real Unione egiten ari den lan bikaina eta Gipuzkoak kiroletan duen maila handia goraipatu du. “Arrakasta oinarrizko kiroletan hasten da. Prozesu horrek, bereziki,  antzematen, hautatzen eta prestatze lanak, nahitaez behar ditu futbol modalitateko hezitzen Prozesu horrek, bereziki talentuen antzemate, hautatze eta prestatze lanak, nahitaez behar ditu kategoria ez-profesionaletako kirol sozietate anonimoen osagarria eta laguntza, lana egiten baitute talentuen prestatze prozesuaren”, esan du.

Real Union-en kasua da. Izan ere, azken hamarkadetan lan bikaina egin du talentuak prestatzen, eta azken urteetan lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Real Sociedad de Fútbol SADrekin, hartara Gipuzkoako futbola hobetzeko eta teknifikatzeko, eta txapelketa profesional gorenerako futbol jokalariak prestatzeko.  

  

1479