Breadcrumb

Asset Publisher

Back 'Humanismoa, Etika eta Zientzia Elkarrizketak' saioaren bederatzigarren edizioa

'Humanismoa, Etika eta Zientzia Elkarrizketak' saioaren bederatzigarren edizioa

Andoni Luis Aduriz, chef ospetsua, Daniel Innerarity, filosofo eta idazlea, Kirmen Uribe eta Anjel Lertxundi idazleak eta Mª Carmen Gallastegui, ekonomilaria Mariasun Landarekin batera bilduko ditu.

2016/05/01

 

“Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak” Zikloa pentsamendurako eta eztabaidarako gune bat sustatzeko abian jarri zen, gure egunerokotasunean arduratzen gaituzten gaien inguruan hausnarketak bideratzeko asmoz eta publikoari zuzendutako beste foroetan aipatu gaiak nahi bezain beste jorratzen ez zirela ikusita.

Hizlarien bai ibilbide profesionala, bai ikerkuntzak edota bizipen pertsonala kontuan izanik, “Elkarrizketa” hauen lehen zatian, pertsonai esanguratsuek berain ekarpenak plazaratzen dituzte, eta, bigarren zatian, publikoak hitza hartzen du, galderak, kezkak edo iritziak plazaratzeko. Horrela, jorratzen diren gaien inguruan eratuagoa eta kontrastatuagoa den iritzia sortzea bilatzen da.

Gaur goizean burutu den Ziklo berezi honen aurkezpen prentsaurrekoan erakunde antolatzaileen ordezkariak izan dira:Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko Diputatua,Joxe Murua Pagola Laboral Kutxako Bulego Nagusiko Zuzendaria,José Manuel Ladrón de Guevara  Donostialdea ESI-ko Gerentea eta Pablo BerasteguiDonostia 2016ko Fundazioko zuzendari nagusia.

  

2009