Accessibility

Breadcrumb

Nested Applications

Accesibilidad - contenido (2023)

Erabilerraztasuna

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere webgunea erabilerraza egiteko konpromisoa hartzen du eta horretarako, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etortzen da.

Informaziorako sarbidea bermatzeko, webgune honen garapenean UNE-EN 301549:2019 araudiaren betebeharrak aplikatzen dira, 1112/2018 Errege Dekretuaren salbuespenak kontuan hartuta.

Erabilerraztasun-deklarazio hau honako webguneari aplikatzen zaio: https://www.gipuzkoa.eus/.

Betetze-egoera

Webgune hau partzialki konforme dago 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak direla-eta eta konformitaterik ez dagoelako zenbait alderdiri dagokionez, zeinak ondoren adierazten baitira.

Erabilerraza ez den edukia

Ondoren biltzen den edukia ez da erabilerraza, honegatik:

Ez dator bat 1112/2018 errege Dekretuarekin

  • Transkripziorik gabeko multimedia [UNE-EN 301549:2022-ko 9.1.2.3 Audiodeskribapena edo multimedia-eduki alternatiboa (grabatua) eskakizuna] 
  • Bistaratzea handitzean edukia galtzea eta gainjartzea [UNE-EN 301549:2022-ko 9.1.4.4 Testu-tamainaren aldaketa eskakizuna]

Gehiegizko lan-karga

  • Ez da aplikatzen.

Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan

  • Erabilerraztasun-jarraibide guztiak betetzen ez dituzten 2023ko martxoaren 31a baino lehenagoko PDFak edo bestelako fitxategi ofimatikoak egon daitezke. Hala ere, horiek guztiak erabilerrazak izatea ahalegindu da.

Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea

Deklarazio hau data honetan prestatu zen: 2023ko martxoaren 31an.

Adierazpena prestatzeko erabili den metodoa WCAG 2.1 jarraibideen irisgarritasun-auditoria egitea izan da. Auditoria hau ILUNION Accesibilidad, SAUk egin du.

Deklarazioaren azken berrikuspena: 2023ko ekainaren 1a.

Oharrak eta harremanetarako datuak

Erabilerraztasunaren eskakizunen inguruan komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:

  • Webgune honetan egon daitezkeen ez betetzeak
  • Edukietara sartzeko zailtasunak
  • Webgunearen erabilerraztasun hobekuntzen inguruan iradokizunak edo kontsultak
  • 1112/2018 Errege Dekretuaren baldintzak betetzeari buruzko kexa bat

Honela jar zaitez gurekin harremanetan: kontaktu inprimakiaren bitartez edo 943 112 111 telefonoa erabiliz.

1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.b artikuluaren arabera, honako hauek ere aurkez daitezke:

  • 1112/2018 Errege Dekretuaren baldintzak betetzeari buruzko kexa bat
  • Hurrengoei buruzko informazio erabilerrazaren eskaera bat:
    • 1112/2018 Errege Dekretuaren aplikazio-eremutik kanpo dauden edukiak, 3. artikuluko 4. apartatuan ezarritakoaren arabera.
    • Neurrigabeko karga ezartzeagatik irisgarritasun-baldintzak betetzetik salbuetsita dauden edukiak.

Informazio erabilerrazaren eskaeran, argi eta garbi zehaztu behar dira eskaera zentzuzkoa eta legitimoa dela egiaztatzeko aukera ematen duten egitateak, arrazoiak eta eskaerak.

Eskaera Gertubide bidez egin dezakezu.

Komunikazio, kexa eta informazio erabilerrazaren eskaerak Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiak jaso eta tratatuko ditu.

Erreklamazio prozedura

Informazio erabilerraza eskatu edo kexa egin ondoren eskaera edo kexa ezetsi egin bada, hartutako erabakiarekin ados ez bazaude, edota erantzunak ez baditu betetzen 12.5 artikuluan jasotako baldintzak edo hogei egun balioduneko epea igaro bada erantzunik jaso gabe, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu.

Erreklamazioa Gertubide bidez egin dezakezu.

Erreklamazioak Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiak jaso eta tratatuko ditu.