KIROLGALA 2024: Maialen Chourrautek eta Martín Berasateguik jasoko dituzte, hurrenez hurren, Distira saria eta Enpresa saria
Gaur goizean aurkeztu da ofizialki Kirolgala 2024, abenduaren 20an FICOBAn egingo dena. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak antolatzen du urtero Gipuzkoako kirolaren festa handi hau. Ekitaldi horretan, kirolariak, klubak eta erakundeak omentzen dira, beren dedikazioarekin eta lorpenekin lurraldeko kirolari distira ematen diotelako.
