Ingurumena eta gizartegintza ardatz, berrikuntza sozialerako laborategi bilakatuko da Arantzazu
Foru Aldundiak, Oñatiko Udalak, Mondragon taldeak, Kutxa Fundazioak eta frantziskotarrek sustatuko dute, euskal unibertsitateekin elkarlanean.
Foru Aldundiak, Oñatiko Udalak, Mondragon taldeak, Kutxa Fundazioak eta frantziskotarrek sustatuko dute, euskal unibertsitateekin elkarlanean.
Zibersegurtasun arloko dirulaguntza deialdia ere onartu du foru erakundeak, eta berezitasun nagusia telelan segurua indartzeko lerro berezitua da.
Kultura Eskola Etorkizuna Eraikiz programaren barruko proiektu esperimental bat da, helburutzat duena kulturarako sarbide unibertsala sustatzea, gazteen interes sortzailea garatzea, kultura ohiturak sortzea eta Gipuzkoako lurralde historikoko kultura sarea sendotzea.
Markel Olano diputatu nagusia erakunde solidarioko arduradunekin bildu da, eta haien ekarpen “komunitario erabakigarria” aitortu du COVID-19aren aurkako borrokan.
Asensio: «Ziklo hau aukera bikaina da Gipuzkoako enpresa-sarearentzat, deskarbonizazioaren erronkan gure ekonomia posizionatzen eta lehiakortasuna handitzen lagunduko diguna».
Guztira 788.992 euro bideratu dira aurtengo deialdira, eta horren ebazpena dagoeneko gauzatu da.
Aurtengo kanpainak desgaitasun intelektuala duten pertsonek nola bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du.
Andoaingo tokiko energia komunitateak energia berriztagarria kontsumitzeko eta faktura elektrikoa % 25 jaisteko aukera emango die 250 etxeri.
Lurraldeko 18 enpresak parte hartu dute hirugarren edizio honetan.
Erakundeak ezohizko ahalegina egiten jarraitzen du itzulketen atalean, eta irailera arte pasa den urteko epe berean baino 282 milioi gehiago itzuli ditu.
Ekimen honen bidez, talentu berritzaile gaztea eta enpresa publiko eta pribatuena batu nahi dira, jasangarritasunari lagunduko dioten proiektuak abian jartzeko.
Europako funtsetatik eratorritako 875.000 euro bideratuko dira ekimen honetara, eta aurrerago beste 575.000 eurorekin indartuko da.
‘GK Green Fashion’ Gipuzkoako moda iraunkorreko klusterreko sei diseinatzailek salmenta fisikorako gune bat izango dute Garbera merkataritza zentroan, beren diseinuak ikusgai jartzeko.
Rafaela Romerok zuzentzen duen Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuak proposatuta, Foru Gobernuak adostu du Pasaiako Udalari saltzea Aldundiak Luzuriaga eraikinaren jabetzan duen partaidetza. Eraikina Ricardo Olaran arkitektoarena da eta Gipuzkoako industria ondarearen parte da. Pasaiako Udalak berrituko du, eta egokituko du kulturako eta aisialdiko espazio publikoetarako, baita Pasaian herritarren parte-hartzearen inguruko foroak egiteko ere.
Afari honek Gipuzkoako sektore ekonomiko, instituzional eta sozialeko ehun eragile inguru bildu ditu.
Alex Gurrutxagak eta Lourdes Otaegik prestatu duten edizio honetan, hiru liburutan jaso dira lanak, kutxa batean bilduta; Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du argitalpena.
Irungo Bidasoa auzoko Etxolazarreta finkan lehengoratze ekologikoa burutuko da, Aiako Harria parke naturalean, iazko sutearen ondorioak leheneratzeko.
1.552 pertsonek hartu dute parte programako ekitaldietan, eta beste 1.000 lagun inguruk bisitatu dute Tabakalerako Plazan egon den erakusketa.
SAREGINEZ, 22 elkartek osatzen duten Boluntariotza entitateen sarea da eta Gipuzkoa Plazan 11:00etatik aurrera ekimen berezia egingo dute.
Poltsa horiek % 100 birziklatuak dira, eta Zinemaldiko alfonbra gorriaren moketa eta kamioietako zintak erabilita egin dituzte «Sin desperdicio» eta «Spanset» enpresa gipuzkoarrek.