Foru Aldundiak mugaz gaindiko aurrekontu parte-hartzaileen deialdi berri bat aktibatu du
Eragileek eta partikularrek ekainaren 3ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren ekimenak www.gipuzkoa64.eu webgunean.
Eragileek eta partikularrek ekainaren 3ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren ekimenak www.gipuzkoa64.eu webgunean.
140 haurrek parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria, Lankidetza eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan antolatzen dituen udaleku irekietan. 10 gehiago dira, aurreko urtearen aldean. Gainera, beste bi udalerri gehitu dira, Andoain eta Oñati; hau da, guztira bederatzi udalerri izango dira edizio berri honetan: Donostia, Andoain, Irun, Errenteria, Zarautz, Azpeitia, Beasain, Aretxabaleta eta Oñati. Udaleku irekiak ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era. Izena emateko epea itxita dago dagoeneko.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Estatuko idazkari José Antonio Santanorekin bildu da, eta herritarrei informazio hobea emateko eta AHTren obrek irauten duten bitartean plan alternatibo bat egiteko eskatu dio.
Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin, Etiopia Utopia Fundazioarekin eta Pausoka Behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin eta Donostiako Udaleko Kirol Zinegotzigoarekin elkarlanean, ongizate emozionalari buruzko tailerren jardunaldi bat antolatuko dute, jolas inklusiboa bitarteko hartuta, datorren larunbatean, ekainak 1, Donostian, Anoetan (Kiroletxea), Ernest Lluc Kultur Etxearen kanpoaldean, 10:30etik 13:30era bitartean. Jardunaldia amaitzeko, Etiopia-Utopia Fundazioak antolatutako bazkari solidarioa izango da.