Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, EQZEren bitartez, eta Donostia Zinemaldiak José Ángel Herrero-Velarde beken hirugarren edizioa bultzatzen dute Zinemaldiaren artxibo historikoa ikertzeko
Hiru ikertzaileri 3.500 euroko dirulaguntza bana eta bi astez Euskadiko Filmategian lan egiteko espazioa emango zaizki. Proiektua aurkezteko epea, datorren ostiralean, martxoaren 7an hasiko da eta apirilaren 22ra arte egongo da zabalik
