Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Foru bozeramaileak, Eider Mendozak, elkartasuna eta babes osoa helarazi dio eraila izan den emakumearen senideei.
Otsailean herriko kaleetan egindako inkestaren arabera, herritarren % 80k baino gehiagok uste du egokia dela ordutegi aldaketa bat probatzea; hamar lagunetik bederatzi ados egongo lirateke ekimena osorik edo zati batean hedatzearekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den igandean Beasainen emakume batek salatu duen sexu erasoa irmoki salatu eta arbuiatu nahi du. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi dizkio sexu erasoa pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei
Hezitzaile eta euskaltzale aitzindariaren eskultura bat kokatu du Aldundiak foru jauregiaren ohorezko patioan; Gipuzkoaren historiako izen handiei eskainitako espazioan errekonozimendua jaso duen lehen emakumezkoa da.
Erasoa jasan duen emakumeari “elkartasun eta babes osoa” helarazi dio Miren Elgarresta Berdintasuneko zuzendariak; “Gipuzkoan ez dute lekurik emakumeen duintasunaren eta sexu askatasunaren aurkako jokabide matxistek”, adierazi du.
Diputatu nagusiak eta udal ordezkariek adierazpen publiko bat egin dute eta sexu erasoen aurrean «zero tolerantzia» adierazteko.
“Guztiona eta guztiontzat” izango den desfilea antolatu du Mónica Ochotorenak zuzendutako Querida Yo moda inklusiboko guneak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta hainbat gizarte erakunderen laguntzarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, berriki Donostian gertatu diren bi sexu erasoak irmoki salatu eta arbuiatu nahi ditu. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi die sexu eraso horiek pairatu dituzten emakumeei, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.
Erakunde adierazpena onartu du Diputatuen Kontseiluak, gaur ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
2022/05/25
BerdintasunaEuskalgintzako enpresa eta erakunde kopuru esanguratsu batek arreta berezia jartzen dio lan ordaindua, zaintza lanak nahiz bizitzako beste eremuak bateragarriago egiteari.
2022/07/06
BerdintasunaGipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, berriki Zarautzen emakume batek salatu duen sexu erasoa irmoki salatu eta arbuiatu nahi du.
Nazio Batuen Erakundeak lema horrekin ospatuko du aurtengo Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Mundu osoko erakunde eta gizarte ordezkariek, horrela, gizartearen garapen iraunkorra eta gizon eta emakumezkoen berdintasunaren arteko funtsezko lotura adierazten dugu gaur.
Azken hamarkadetako bizitza politiko eta instituzionalean aitzindari izan diren emakume gipuzkoarren ekarpena ikusarazi du Aldundiak ekitaldi batean.
Gehienez 40 urte duten emakumeak izan daitezke hautagai eta proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 20ra arte.
2022/08/14
BerdintasunaGipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, azken orduetan Donostian eta Irunen izandako eraso matxisten aurkako gaitzespen irmoa adierazi nahi du.
Markel Olano diputatu nagusiak azpimarratu du indarkeria matxistaren aurrean gizarte guztiaren inplikazioa ezinbestekoa dela
Markel Olano diputatu nagusiak Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren baitan berdintasuna sustatzeko 20 esperientzia pilotuetako bat bisitatu du gaur
2017/03/06
BerdintasunaEmakumeen nazioarteko egunarekin bat kontziliazioa hobetzeko ardura partekatuan aurrera egiteko kanpaina aurkeztu da
Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, langileen partaidetza eta kontziliazioa bultzatzeko esperientzia pilotuetan parte hartzen ari diren 20 enpresak elkartu ditu Aldundiak
Gipuzkoako ia hirurogei emakumek parte hartu dute GUNEA proiektu pilotuko espazio komunaren lehen bileran