Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

10
Gazteak Auzolanean: zortzi urte gazteen proiektuak bultzatzen

2024/12/20

Gazteria

113 gaztek eragin sozialeko 32 proiektu garatu dituzte dirulaguntzei esker. Aurtengo proiektuetan osasun mentala, aisialdi inklusiboa, emozioen kudeaketa, arte garaikidea edo deskonexio digitala bezalako gaiak jorratuko dira. 8 urte hauetan, 171.000 euro baina gehiago bideratu dira programa honetara.

Aldundiak energia-trantsizioarekiko eta segurtasunarekiko konpromisoa indartu du Alegia eta Ikaztegieta lotzen dituen bidegorrian 60 eguzki-farola instalatuz

2024/12/19

Ingurumena

Lanak urrian hasi ziren eta ia amaituta daude. Gauzatzeko epea hiru hilabetekoa izan da, eta aurrekontua, guztira, 150.000 eurokoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik finantzatuta.

Mendekotasuneko prestazio ekonomikoak eskuratzeko aukera handitu egin dela jakinarazi du Foru Aldundiak,  arau aldaketa dela medio

Lege-erreforma berri batek laguntza horiek jasotzeko irizpideak zabaldu ditu, eta lehen baldintzak betetzen ez zituzten pertsona batzuk orain onuradun izan daitezke.

Gipuzkoa ongizatean hazi dadin landutako 2025eko foru aurrekontuak onartu dituzte BNek

Aldundiak bere historiako aurrekonturik sozialena edukiko du datorren urtean, pertsona guztien ongizatean aurrera egin ahal izateko, politika publiko "eraginkor, berritzaile eta partekatuen" bidez

CEL 's GOk Zumarragako mugikortasuna eraldatu du, gizarte- eta ingurumen-onurekin

2024/12/23

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Zumarragako Udalak bultzatutako proiektu aitzindaria da.

Azahara Domínguez diputatuak, Mari Domingi eta Olentzerorekin batera, jaietan ere garraio publikoa erabiltzeko deia egin die gipuzkoarrei

2024/12/23

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sare sozialetan, Lurraldebuseko autobusetan eta geltokietako pantailetan zabalduko den bideo bat egin du, Gabonetan ere gipuzkoarrak autobusa erabil dezaten. Gainera, emakidadunek zerbitzu bereziak jarriko dituzte abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko goizaldeetan, iaz egin zen bezala

Gipuzkoak urrats berria eman du Gizarte Inklusiorako Batzorde Egonkorra eratut

Batzorde honen helburua izango da erakundeen arteko lankidetza sustatzea eta gipuzkoarren beharretara egokitutako diagnostiko eta konpromiso zehatzak garatzea.

Aldundiko Gabonetako Jaiotza gaurtik aurrera bisitatu ahalko da Foru Jauregian

2024/12/18

Gobernantza

Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak diseinatu eta muntatu du, eta aurten Sevillako diseinu batean oinarritzen da jaiotza.

Gipuzkoako zerga erreformaren Foru Arau proiektuaren negoziazio prozesua abiatu da Batzar Nagusietan

2025/01/23

Ogasuna

Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak Itziar Agirrek elkarrizketarako eta adostasunerako deia egin die batzarkide talde guztiei, lurraldean planteatzen diren erronka sozial eta ekonomikoei fiskalitatetik erantzuteko.