Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

10

2025/01/23

Lurralde Oreka

• Elika Fundazioak, nekazaritzako elikagaien segurtasunerako euskal fundazioak, arau-aldaketen berri izaten eta bere ustiategietara egokitzen laguntzen dio sektoreari • Plataformaren helburua da sektoreak behar bezala erantzutea elikagaien katearen kontrolerako euskal planeko kontrol ofizialei • Tresna sinplea da, operadoreek erabili ahal izango dituzten bideo laburren formatuan, prestakuntza-piluletan, oinarritua • Higienea eta fitosanitarioen erabilera nekazaritzako ustiategietan

"Gure komunitatearen bizkarrezurra zarete. Guztion artean elkartegintzaren indarra bizirik mantendu behar dugu, lehentasunezkoa da"

Aldundiak lurraldeko elkarteetako 220 ordezkari baino gehiago bildu ditu elkarteen etorkizunari buruz hausnartzeko 'Elkartegintzatik komunitatea eraikitzen' topaketan

Indarkeria Matxistari Aurre Egiteko Gipuzkoako Koordinazio Mahaiak aurrera darrai biktimei arreta emateko zerbitzuen hobekuntzan

• Bigarren osoko bilkuran, Mahaiak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeekin eta haien seme-alabekin izandako esku-hartzeko aurrerapenak nabarmendu zituen, eta erakundearteko koordinazioari eta birbiktimizazioaren prebentzioari lehentasuna eman zion. • 2025erako planteatutako helburuen artean daude, besteak beste, biktima gazteentzako arreta indartzea eta koordinazio mekanismoak hobetzea.

Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Departamentuarekin batera, "Taupada" eskubaloi egokituaren Gipuzkoako I. Txapelketa antolatu dute

2025/01/22

Kirolak

Txapelketa honen helburua da desgaitasuna duten pertsonen artean eskubaloiaren praktika normalizatzea, kolektibo hau kiroletik kanpo uzten duten oztopo asko haustea, eta, gainera, kirolaren bidez gizarteratzea.

2025/01/22

Ogasuna

· Urteko bilketa metatua 6.070 milioi eurokoa izan da, aurreko urtean baino 109,6 milioi gehiago · Zifra horiek gainditu egiten dituzte urriko azken Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren Gipuzkoarako % 1,02ko hazkundearen estimazioak

Azahara Domínguez: "Eustaten hotel-establezimenduen inkestak erakusten digu gure turismo-estrategia fruituak ematen ari dela"

2025/01/22

Turismoa

Azahara Domínguez diputatuak, Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren irekieran, jarduera turistikoak lehen aldiz hiru milioi gaualdi eta bi gau batez besteko egonaldia Gipuzkoan gainditu izana ospatu du.

2025/01/22

Gobernantza

Foru bozeramaileak nabarmendu du jadanik egin direla Etxebizitza Ministerioaren eskakizunak betetzeko beharrezko urratsak, “konplexutasun tekniko handia” duen lana, “ahalik eta denbora laburrenean” egin ondoren.

Lurraldebusek errekorra hautsi du berriro bigarren urtez jarraian eta 2024 28,8 milioi bidaiarekin itxi du, aurreko urtean baino % 8,71 gehiago

2025/02/20

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 2023an baino 2,3 milioi bidaia gehiago egin dira, eta emakidaduna guztiek orain arte zituzten erregistroak hobetu dituzte. Garraio publikoaren erabilera sustatzeko neurriak, milaka errefortzu eta zerbitzu berezi martxan jartzea eta zerbitzuak herritarren benetako beharretara egokitzea, zerbitzua gero eta erakargarriagoa eginez, dira, besteak beste, Lurraldebusen urte historiko berri baten atzean dauden arrazoiak.

Gipuzkoak eraldaketa sozialaren eta ongizate integralaren aldeko apustua indartu du Etorkizuna Eraikiz laguntza-deialdi berriarekin

2025/02/18

Gobernantza

Gobernu Kontseiluak deialdi berria onartu du, 640.000 euroko bi urteko aurrekontuarekin, lurraldearen etorkizuneko erronkei erantzuteko