Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

10
Gipuzkoak indartu egin du HORECA sektorearekin duen aliantza, elikagaien xahuketari aurre egiteko eta jasangarritasunaren buru izateko

2024/12/09

Ingurumena

Sektoreko berrogeita hamar aditu eta profesional inguru bildu dira, elikagai-hondakinen eta erabilera bakarreko ontzien araudi berriaren aurrean jardunbide jasangarriak sustatzeko.

"Kostaldea eta Zu" programak Gipuzkoako herritarren lana aitortu du, erakundeen eta boluntarioen parte-hartze handiagoarekin, 900 pertsona baino gehiagora iritsiz

2024/12/05

Ingurumena

Aquariumean egindako jardunaldian, Gipuzkoako hondartzetan eta naturguneetan bildutako hondakinen emaitzak partekatu dira. Fokuetako bat tabako-zigarrokinak izan dira, hiri-hondartzetan eta gure parkeetan ohikoa den hondakina.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lezoko Altzateko igerilekuen teilatuan teilatu-hegal berria eraiki eta eraisteko kostuaren zati bat diruz lagunduko du

Azahara Domínguez buru duen departamentuak 96.000 euroko dirulaguntza emango dio Lezoko Udalari jarduera honen kostuak ordaintzeko. Hitzarmen hau Pasaialdea biziberritzeko prozesua bultzatzeko jarduera estrategikoen parte da.

Aldundiak Eguberrietako ekintza parte-hartzaile berri batera gonbidatu ditu herritarrak

2024/12/23

Gobernantza

‘Argitu ongizatea’ gunea instalatu dute Gipuzkoa plazan, non herritarrek ahalko duten beren desioak partekatu eta adierazi zer den beraientzat ongi egotea eta bizitzea

Gipuzkoako kirolaren inguruko Kirol Gala 2024 ekitaldia aparta izan da

2024/12/20

Kirolak

Gaur arratsaldean FICOBA azoka eremuan egin da Kirolgala 2024, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak lurraldeko kirolaren ordezkari diren kirolari, talde eta erakundeak omentzeko urtero antolatzen duen ekitaldia.

Foru Aldundiak sute baten aurrean nola jokatu jakiteko gida itsasgarria banatuko du Gipuzkoako atari guztietan

2024/12/26

Suhiltzaileak

Gaur hasi da gomendio eta jarraibideak biltzen dituen itsasgarria atarietan jartzeko banaketa, auzokide guztiek larrialdi egoeretan nola jokatu jakin dezaten

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak bere oniritzia eman dio Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremuari

2024/12/27

Mugikortasuna

Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako 118 taxi Donostian lan egiteko baimenduta egongo dira abenduaren 30etik aurrera.

Azahara Domínguez diputatua Jon Ander Azpiroz Aiako alkatearekin bildu da, udalekin egiten ari den bilera-sortarekin jarraituz

Bi erakundeetako ordezkariek topaketa bat izan dute herriko mugikortasunari eta turismoari buruzko gaiak lantzeko.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek oso positibotzat jo ditu Eustaten datuak, eta gogorarazi du turismoa aberastasun- eta enplegu-iturri garrantzitsua dela Gipuzkoarentzat

2024/12/30

Turismoa

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Datu horiek erakusten digute turismo-industria enplegu- eta aberastasun-iturri oso garrantzitsua dela gure lurraldean. Lanean jarraitu behar dugu aberastasun hori modu orekatuagoan bana dadin lurralde osoan, gero eta familia gehiagok jaso ditzaten aberastasun horren onurak. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik aurrerapauso garrantzitsu bat emateko lanean ari gara, Gipuzkoako turismo eredua, iraunkorra izateaz gain, birsortzailea izan dadin, bisitatzen gaituztenek gure lurraldea zain dezaten eta lurraldearen zaindari bihur daitezen".