Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

10
Azahara Domínguezek zoriondu ditu «Jarri prest zure bizikleta MUGI-rekin» kanpainako bizikleten irabazleak

2023/11/01

Mugikortasuna

Azahara Domínguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua gaur bildu da «Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin» ekintzako bi bizikleten irabazleekin, Carlos Gude eta Iker Egañarekin, eta MUGI txartelean 20 euroko kargarekin saritutako hirurogei pertsonetatik bi ere, Mónica Peinó eta Miriam Peña. Foru ekimena laugarren urtez jarraian jarri da martxan Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, eta beste 60 pertsona ere saritu ditu MUGI txartelerako 20 euroko birkargarekin, eta 50 euroko 2 bono banatu ditu bizikletarako materiala erosteko aurtengo edizioan ekimenera atxiki diren 11 dendetako batean.

Azahara Domínguez: "Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan hainbeste arrakasta duen Mugi sistema erreferentetzat hartzea Euskadi osoan tarifa-sistema bakar baterantz aurrera egiteko ospatzen dugu"

2023/12/19

Mugikortasuna

Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek aurrera egin dute Euskal Autonomia Erkidego osoan garraio publikoa erabiltzeagatik deskontuak aplikatuko dituen tarifa-sistema bakar bat sustatzeko

Kira Toussaint da Ordizian XLI. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan txapela irabazteko faboritoa

2023/12/22

Kirolak

Gabonetako Nazioarteko Txapelketa Euskal Herriko igeriketa txapelketa garrantzitsuena eta Espainiako garrantzitsuenetakoa da. Datorren ostiralean, abenduak 29, ospatuko da Ordiziako kiroldegian.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak aurrera egin du erakundeen arteko lankidetzan, Hernaniko alkatearekin eta Urola Erdikoekin bilduz

2023/12/20

Mugikortasuna

Lehen topaketa honetan, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta udal eta eskualdeetako ordezkariek Hernaniko eta Urola Erdiko garraio publikoaren egoera aztertu dute, baita dauden beharrak ere, zerbitzua etengabe hobetzeko prozesuan laguntzen jarraitzeko helburuarekin.

Gipuzkoako gizartearen onurarako aurrekontu akordio baten gainetik, EH Bilduk "hauteskunde interes alderdikoiak" jarri izana deitoratu du foru gobernuak

2023/12/18

Aurrekontuak

EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernuak 2023ko kontuak luzatuko ditu, EH Bilduk edukiei dagokienez "oso gertu" zegoen itun bati “azken orduko marra gorriak jarri eta ezetz esan” ostean

Irungo ordainlekuaren parean Bilborako noranzkoan hirugarren errei bat egiteko proiektua esleitu da

2023/12/19

Gobernantza

Aurrekontua 585.000euro+BEZekoa da, eta lanak gauzatzeko epea 15 astekoa. Gidariek mugikortasun eta ikusmen hobea izango dute errei berriari esker.

Aldundiak datorren ostiralean, abenduak 29, egingo du Gabonetako Ate Irekien jardunaldia

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira. Izen-emateak telefonoz, posta elektronikoz edo herritarren arretarako bulegoetan egin daitezke.

Foru Aldundia premiazko foru dekretu bat lantzen ari da 2024ko aurrekontu proiektuari erantsitako neurri fiskalak onartzeko

2023/12/20

Ogasuna

Familien, enpresen eta autonomoen ongizatea sendotzeko asmoz, aurrekontuen foru-arauaren aurreproiektuan aurkeztutako xedapen gehigarri batzuk eta zerga-arloko azken xedapenak onartuko ditu Gobernu Kontseiluak.

Bertso saioak iritsiko dira berriro maiatzean Gipuzkoako adinekoen egoitzetara

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk beste 21 saio antolatu dituzte ‘Adin-adin’ ekimenaren baitan. Urteroko harrera ona ikusita, pixkanaka hazten doan ekintza da.